MENU
TORNEO-2-GENERACIONES-ARENA

Ane Romero eta Leire Romero, aizpek irabazi dute 2 belaunaldi torneoa

Pasa den larunbatean ospatutako Junior Mailako Gizonezkoen Txapelketako finalaren aurretik, BizkaiaBasket Fundazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2 belaunaldi torneoa antolatu zuten Bilbao Arena inguruan.

Guztira 30 bikotek hartu zuten parte saskibaloiaz familian gozatzeko helburuarekin.Aitek  eta Amek bere seme edo alabekin hartu zuten parte baina garaileak bi neska izan ziren, bi aizpa, Ane eta Leire Romero. Finala txapelketako atsedenaldian jokatu zuten. Garaikurrak Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea den Koldo Mendiaren eskutik jaso zuten.