MENU
LV-CAD-MASC-FF-LOIOLA-CAMPE

EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxu Kadete mailako Euskadiko Txapelduna!

Txapelketa irabazteko faborito nagusia zen eta ez zuen hutsik egin. Gizonezko Kadeten A1eko talde onena izan zen Loiola Indautxuk irabazi du Euskal Ligako Fase Finala asteburu honetan Bilbao Unamunoren aurka 52-44.

Aurreko jardunaldiko esfortzuaren ondoren eta talde bien arteko elkar ezagutza kontuan harturik, gorritxoak eta urdinak ez zeuden alaitasun askorako. Jokoan Euskadiko Txapelketa eta Espainiako Txapelketan Euskadiko lehendabiziko bezala parte-hartzea zegoen.

Baloia airera jaurti eta berehala talde bien saskiratzeko arazoak agerian geratu ziren. Inork ere ez zuen erritmoa jartzen ezta beraien sendotasunak erakusten. Lehen laurdena 10-11 bukatu zen. Xabi Sainz de  Barandak emandako hitzalditxoan gauzak argi geratu zirela dirudi, izan ere momentu horretatik aurrera 9-0eko partziala ezarri zuten eta atsedenaldirako Loiolak 27-20 eko aldea lortua zuen.

Puntu gutxiko partidua izango zela argi zegoen. Huts egiteak etengabekoak ziren, jaurtiketen portzentajea oso txikia zen eta azken laurdena 37-31ko markagailuarekin abiarazi zuten. Unamunok eremuko defentsa sendoa egin zuen. Jaurtitzaile gorritxoak asmatu ezinik ibili ziren eta 35. minutuan 43-42 markagailuan. Gauzak horrela 7-0eko partzial bati esker finala erabakita utzi zuen eta horrekin batera Euskadiko lehendabiziko postua Espainiako Txapelketan.

Loiola ez da ordezkari bizkaitar bakarra izango estatuko txapelketan. Izan ere Bilbao Unamuno bertan izango da, Euskal Taldeen bigarren ordezkari bezala.