MENU
LV-CF-TABI-LA-SALLE

JUNIOR ETA KADETE LIGAK: Zortziko Finalak erabakita

Bizkaiko Liga Berezietako azken jardunaldiak emozio handia izan du, eta bertan erabakita geratu dira maila bakoitzeko taldeen postuak. A1ean gertatutakoak Zortziko Finalak erabakita utzi ditu. Final hauetan Bizkaiko 8 talde onenek hartzen dute parte. Talde hauek Euskal Ligetatik eta A1eko onenetatik hautatzen dira.

Joan etorriko serieak jokatu dira Bizkaiko Tituluaren lehian Lauko Finaletan arituko diren 4 taldeak hautatzeko.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Hirugarren postua erabakitzeke zegoen azken jardunaldia oso bizia izan zen. GetxoSaski eta Zornotzaren artean jokatu beharreko partidua erabakigarria izan zen. Zornotzarrek garaipena eskuratu zuen eta ustekabean Unamunoren aurkako partidua ere irabazi zutenez multzoko hirugarren postua ziurtatua zuten eta horrenbestez Azken Fase aurreko kruzea jokatzea. Partiduak honako hauek izango dira:

UNAMUNO ESP – LOIOLA INDAUTXU LV

CONSTRUCCIONES ZAMAKOA – LA SALLE BILBAO

MUNGIA – TABIRAKO BAQUÉ A

ZORNOTZA – GERNIKA KESB

Kanporaketa hauek apirilaren 29 eta 30ean ospatuko dira. Joaneko eta itzulerako sistema izango da. Joanekoak azaldu ditugun moduan izango direlarik.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Tourne Berrio Otxoa izan da A1eko talderik onena eta Loiola Indautxuren aurka jokatuko du. Euskal Ligarako igoerako kruzeetan elkar ikusi zuten eta orain berriz Azken Faserako sailkatze kanporaketan. Euskuba Taberna bigarren sailkatua izango da eta aipatzekoa da Dosa Salesianosek izandako gorakada, izan ere kruze hauek jokatzeko sailkau da, denboraldia lehen mailan hasi eta gero. Laugarren sailkatua Bereziko Unamuno izan da eta kruzea Euskal Ligako Unamunoren aurka jokatuko du. Kruze hauek, Gizonezkoen Junior mailako Espainiako Txapelketen datarekin bat egiten dute eta hori dela eta Apirilaren 22 eta 23an jokatuko dira.

TOURNE BERRIO OTXOA – LOIOLA INDAUTXU

EUSKUBA TABERNA – ZIORKONTROL GETXOSASKI

DOSA SALESIANOS – TABIRAKO BAQUÉ

UNAMUNO – BILBAO UNAMUNO

Kanporaketa hauek Apirilaren 29 eta 30ean ospatuko dira. Joaneko eta itzulerako partiduak izango dira eta joaneko partiduak aipatu dugun bezala izango dira, Unamunoren arteko derbian izan ezik.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Goiko hiru taldeekin gauzak aldatzeko aukera zegoen, batez ere plazak era ezberdin batean banatzeko baina Paule Portillak Zornotza eta Gernikaren artean sarturiko 35 puntuak ez ziren nahikoa izan gernikarrei irabazteko (63-67). Laurok Begoñazpiri irabazi egin zion espero bezala eta kanporaketak ondorengoak izango dira:

LAURO – LOIOLA INDAUTXU

PAULES DYPER UNIFORMES – TABIRAKO BAQUÉ

GERNIKA KESB ESP – LA SALLE BILBAO

ZORNOTZA ST – GERNIKA KESB LV

Kruzeak Apirilaren 30ean eta Maiatzren 7an ospatuko dira joaneko eta itzulerako sistemarekin.

GIZONEZKO KADETEAK

Kruzeak jokatuko dituzten A1eko bost taldeak esperotakoak izan dira baina harrigarria izan da Loiola Indautxuk izandako azken igoera, Tabirako Baque taldeari azken bi jardunaldietan lehendabiziko postua kenduz. Lehen postuan edo bigarren postuan geratzearen desberdintasuna itzulerako partidua etxean jokatzean datza. Leioa SBT taldeak ere bere azken partiduak irabazi egin ditu eta hirugarren postuan bukatu du. Construcciones Armeti laugarren postuan geratu da azkenean.

TABIRAKO BAQUÉ ESP – LOIOLA INDAUTXU ESP

LEIOA SBT – LA SALLE BILBAO

CONSTRUCCIONES ARMETI – BILBAO UNAMUNO

PATRONATO MARISTAS – LOIOLA INDAUTXU LV

Krutzeak apirilaren 30ean eta Maiatzaren 7an ospatuko dira joaneko eta itzulerako sistemarekin.