MENU
CAD-FEM-ESP-GERNIKA-TABI

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 ETA A2): Emozioa azkeneraino iritsiko da emakumezkoen kasuan

(FOTO: Txebi Arriaga)

Azkenaurreko jardunaldiak zalantza asko uxatu ditu kasu askotan baina beste askotan areagotu egin ditu. Oraindik argitzeke dago nola erabakiko diren lehen hiru postuak Emakumezko Kadete mailan eta nor izango den hirugarren postuaren jabea Emakumezko Juniorretan. Sorpresa handia Gizonezko Kadeteean, Loiolak Tabirakori pasa dio sailkapenean eta lidertzan da.

GIZONEZKO KADETEAK

Ezusteko bukaera multzo honetan. Patronatok 88-30 irabazi zion Berrio Otxoari eta Iturribidekoek bosgarren postua ziurtatu dute.

Leioa SBT taldeak 63-62 irabazi zion Santurtziri eta Leioarrek hirugarren posturako lehian jarraitzen dute. Construcciones Armetik 59-74 galdu zuen Loiolaren aurka. Tabirakok 71-52 irabazi zion Unamunori. Baina gakoa Loiolak eta Tabirakok aurreraturiko partiduan zegoen. Bilbotarrek irabazteaz gain, averagea aurrera atera zuten eta jarraian lortzen zuten bosgarren garaipena lortu zuten. Garaipen honekin Durangarrei lehenengo postutik bota diete. Fase Final aurreko kruzean aurpegiak ikusiko dituzte eta itzulerako partidua Bilbon jokatuko da.

A2an Zornotzak hamabigarren garaipena lortu zuen Leioari 61-43 irabazita. Paules, Padura, Leioa eta Loiolak ere garaipenak eskuratu zituzten eta laugarren postua azken jardunaldian erabakiko da. Leioak du denetatik average hobeena.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Inor ez zuen espero baina gertatu zen. Laurok 48-53 galdu zuen Askartzaren aurka eta horrek aukera asko zabaltzen ditu. Zornotzak 55-64 irabazi zion Escolapiosi eta Gernika KESB taldeak 62-40 Tabirako Baqué A taldeari. Loiukoen porrotak aukera guztiak zabalik uzten ditu. Fase hau Begoñazpiren aurka itxiko du Laurok. Bilbotarrek 31-33 irabazi zioten Duranagarrei.Zornotzak eta Gernikak ere elkarren aurka jokatuko dute. Emaitzei itxaron beharko diogu dena erabakita geratzeko.

 

A2an Berrio Otxoak bigarren porrota jarraian jaso zuen Mungiaren aurka 29-37, baina ez du ondorio larririk izan, izan ere Unamuno eta Aguilas Salesianosek beraien partiduak galdu zituzten.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Azkenaurreko jardunaldia eta ez dago zalantzarik multzo honetan. Tourne Berrio Otxoa liderrak garaipena lortu zuen Santurtziren aurka 53-43 eta Euskuba Tabernak bigarren postua lotu du Leioari 53-61 irabaziz. Hortik aurrera Dosa Salesianosek 64-48 irabazi zion Askartzari eta azken jardunaldiaren faltan hirugarren postuan dira. Laugarren postua Unamunok eskuratuko du Murtziari 65-38 irabazi eta gero. Bilbotarrek Askartza baino garaipen bat gehiago izateaz gain, averagea ere alde dute.

A2an ordea dena erabakitzeke dago. Tabirako, Zornotza eta Salleko berdinduak daude beraien partiduak irabazi eta gero. Azken jardunaldian ez dira beraien arteko partidu zuzenak izango eta beraz, beraien partiduak irabazi eta averageak begiratu beharko dira azken sailkapena zehatzeko.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Unamunok ez du ahuleziarik erakutsi denboraldi osoan zehar eta oraindik ere sendo jarraitzen du. Bilbotarrek hirugarren partidua irabazi zuten GetxoSaskiren aurka 58-40 eta Getxotarrek ezin izan zuten garaipenik eskuratu. Mungiak ere ez zuen sorpresarik nahi eta 78-62 irabazi zion Zornotzari. Askartzak 41-47 irabazi zion Escolapiosi eta hirugarren postuan sailkatu da. Baina oraindik ez dago ezer erabakita. Leioarrek abantaila dute 8 garaipenekin, GetxoSaskik eta Zornotzak 7 dituzte baina partidu bat gutxiagorekin dira, eta partidu hori beraien artean jokatu behar dute. Beraien arteko partidua irabaztetik irtengo da hirugarren sailkatua. Gainontzeko taldeek ere partidu zailak dituzte, Askartzak Mungia jasoko du etxean eta Zornotzak Unamuno. GetxoSaskik bere partidua aurreratu du eta 63-22 irabazi dio Bidegintzari eta 8 garaipenekin jarri dira. Edozer gerat daiteke.

A2an Leioak aurkari zuzen bat kendu du ganetik lehen posturako borrokan, Lauro hain zuzen. Tabirakok ordea presioa sartuko du azken jardunaldira arte.