MENU
fernando-arbitro

Fernando Fernández Saliciok agur esan arbitratzeari

24 denboraldi eta gero Fernando Fernandez Saliciok agur esan dio arbitrajeari. Euskadiko Arbitroen Batzordeari bidalitako gutun batean agurtu zaie bere taldekideei. Bere biziko etapa hau ixteko unea dela iritzita bere inguruan izan diren guztiei eskertu die.

“Arbitrajea uzteko oraindik jardunaldi batzuk geratzen zaizkidan arren, denbora tarte honetan berriz elkar ikusteko aukera izango ez dudan kideekin agurtzeko unea da.

Nire biziko etapa garrantzitsu bat bukatzear da. Badira denboraldi batzuk, 24 zehazki, arbitro bezala aritu izan naizela. 92/93 denboraldian arbitroen eskolan nire hastapenak eman nituenetik partidu, lehiaketa, txapelketa,stage, aurre-denboraldi,bidai eta asteburu zoragarri asko igaro dira, denak ahaztezinak. Bizipen Eder asko izan ditut zuekin bai kantxan eta kantxatik kanpo. Baina denak du amaiera bat eta agur esateko une egokiena iritsi dela uste dut. Urteak denontzako pasatzen dira. Konturatuko zarete.

 

Nirekin ibili zareten arbitro, ofizial,tekniko eta zergatik ez, jokalari eta entrenatzaileei eskerrak eman nahi dizkizuet. Azken hauekin errespetuzko tratua izan dut beti. Asko hasieratik egon dira eta urte asko pasatu dira. Orokorrean saskibaloi familia guztiari eskerrak eman nahi dizkiot, nire biziaren zati garrantzitsua izan zarete, asko eman didazue.

Izen asko eman ditzaket, baina ez nuke inoiz bukatuko eta asko ahaztuko zaizkit. Nahiz eta saskibaloia utzi, era batera edo bestera kide asko nirekin izango ditut beti.

Onena opa dizuet eta zerbait behar izanez gero laguntzeko prest nauzuela jakin ezazue.

Plazerra izan da lagunak.”