MENU
GKA-PLAY-OFFS-DERROTA

Lointek Gernika Bizkaiak final laurdenak galdu eta agur esan dio denboraldiari

Denboraldi bikaina egin du Lointek Gernika Bizkaiak, errekor asko ezarriz ez soilik Gernikarrentzat, Bizkaiko saskibaloiarentzat ere bai. Liga Erregularrean hirugarrenak, Erreginaren Kopan Finalerdiak eta Lacturale Araski taldearen aurkako Ligako Final Laurdenak. Maloste jendez lepo izan da beti eta instituzionalki ere hazkunde handia izan du. Kanporaketa hau arin etorri da baina ezin da ukatu denboraldi bikaina egin dutela. Azken serie honetako bi partiduak laburbilduko dizkizuegu.

 

PARTIDO 1: LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 61 – LACTURALE ARASKI 64

Inork ere ez zuen esan erraza izango zenik. Lacturale Araskik lehendabiziko partidua irabazita, Lointek Gernika Bizkaiak dena irabazi beharra dauka kanporaketa gainditzeko. Emozio eta intentsitate handiko partidua izan zen Malosten bizitakoa. Bizkaitarrak indartsu hasi ziren baina Arabarrek hirukoekin erantzun zieten. Lointekek eremuko defentsa ezarriz erantzun zien. Tudancak eta Liñerak bi hiruko sartu zituzten azken bi minutuetan eta markagailua Arabarren alde jarri zen. Bigarren kanporaketa Mendizorrotzan larunbat honetan.

 

GKA-PLAY-OFFS-IZAS

 

PARTIDO 2: LACTURALE ARASKI 57 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 54

Irteeratik Lointek taldeari defentsan ondo sartuta ikusten zitzaion eta Araskiri lehendabiziko partiduko eraginkortasuna falta zitzaion 0-10. Madelen Urietak Vega zigortzen zuen eta Pardo kantxaratzen zen. Marta Tudanca eta Roundtree saiatzen ziren. 3. Minutuan jaurtiketa libreen lerrotik lehendabiziko puntuak eskuratu zituzten Lacturalerentzat. Mokango joaneko partiduan baino aktiboago egon zen, jokoan asko sartu zen baina eraginkortasuna falta izan zitzaion. Asurmendiren hirukoak lehen laurdena amaitzeko balio izan zuen 12-16.

Bigarren laurden hasieran Lopezek aldaketa gehiago egin zituen. Kapitainak sarturiko hirukoak 14-21ekoa ezarri zuen baina Aldalurrek segituan erantzun zuen. Ez zen alderik zabaltzen. Giro bikaina harmailetan, pistan intentsitate handia, banakako defentsak, eta jokalari handien distira.

Partidu honek, partida handia izateko osagai guztiak zituen. Denbora tarte honetan Lacturalek hobeto jokatu zuen, urrutiko jaurtiketetan asmatu zuen eta 8-0ko partzial bati esker markagailua irauli zuten. Lointek ezin erantzun zebilen. Asurmendi eta Sandricen hirukoek ez zuten saskia aurkitzen. Talde biak ondo kontrolatzen zuten elkar eta eraginkortasuna izango zen kanporaketaren gakoa, 29-28.

GKA-PLAY-OFFS-3

Lointekek gogortasuna erakutsi beharra zuen errebotean garaipenerako aukerak izateko eta Lopezek hasierako boskotea berreskuratu zuen. Araskik Roselis Silva kantxaratu zuen. Markagailua 42-38 geratu zen. Diezen hirukoek ez zuten sartu nahi izan eta Roundtreek 44-38koa ezarri zuen, hirugarren laurdenari amaiera emanez.

Beldurrak gainditzeko, Armstrongek urrutiko jaurtiketekin asmatu zuen eta Gernikarrak gora etorri ziren, 44-43. Urietak hutsartea eskatu zuen. Armstrongek baloia lapurtu eta Mokangori asistentzia eman zion eta Lointek berriz ere markagailuan aurretik jarri zen, 17 minutuz atzetik egon ondoren. Hegaleko Estatubatuarrak  azken minutuetan 7 puntu sartu zituen. Mokangok ere zerikusia izan zuen 3-10eko partzialean. Lasturale Araski taldean urduritasuna nagusitzen hasi zen, Naiara Diezen hirukoak 47-51 talde Gernikarrari bultzada berri bat eman zion eta Gernikatik etorriko ehun jarraitzaileak aulkietatik altxa ziren.

Mokangok beldurra ematen zuen eta lan ona burutzen zuen baina  azken unean ez zuen asmatzen. Roundtreek lepoan hartu zuen taldea. Azken bi minutuetara 51-51ko berdinketarekin iritsi ziren. Lointekek bi aldiz hutsegin zuen eta 83 segundoren faltan berdinketak bere horretan jarraitzen zuen. Liñerak ez zuen asmatu eta Asurmendik bi jaurtiketa libre sartu zituen 51-53koa jarriz. Jokalari nafarrari ez zitzaion urduritasunik igartzen. Silvak 2+1eko sarketa batekin erantzun zuen. Horrek min egin zuen.54-53 behetik zihoazela Sandricen hirukoak ez ziren sartu eta jaurtiketa libreekin abantaila handitu egin zen, 57-54. Naiara Diezen azken hirukoa ere ez zen sartu eta ezin izan zuten luzapena lortu. Denboraldi bikain bati agur esan zieten Gernikarrek.