MENU
  • ZST-GANDIA-ESTALAYO
  • ZST-GANDIA-RUA
  • ZST-GANDIA-MK2
  • ZST-GANDIA-VUCETIC
  • ZST-GANDIA-MK
  • ZST-GANDIA-IRIARTE

Ametx Zornotzak seigarren bukatu du eta Óbilaren aurka jokatuko ditu play offak

Estatu mailako txapelketak azkenetan dira eta gure taldeak play offak lehiatzeko ondo kokatuak daude sailkapenean. Ametx Zornotzak seigarren bukatu du Liga eta horrenbestez igoerako play-offak Avilako Carrefour “El Bulevar” taldearen aurka jokatuko ditu, kantxa faktorea aurka duela. Santurtzik ere asteburu bikaina izan du. Moreek Ardoiri irabazi diete eta hirugarren postua hurbil dute. Bidaidek ere lauko Finaleko postuetan da. RETAbetek zaila du tituluaren lehian sartzea Badalonan galdu eta gero.

DIVINA SEGUROS JOVENTUT 82 – RETABET BILBAO BASKET 55

RETAbet taldeari asko zaildu zaio tituluaren lehian Play-offetara sailkatzea asteburu honetan Joventuten aurka galdu eta gero. Beltzezko gizonek lehendabiziko minutuetan aurretik jartzea lortu bazuten ere, ezer gutxi egin zuten. 15-2ko partzial bati esker kataluniarrak partidaren jabe egin ziren. Bilbotarrek ez zuten asmatzen saskiaren aurrean eta diferentziak handitzen joan ziren (39-22,20.min). Duránen taldeak inor ere ez zuen erantzukizunik hartzen eta Juventutek merezimendu osoz irabazi zuen partidua. Lau jardunaldiren faltan zortzigarren postua bi garaipenera dute Bizkaitarrek.

AMETX ZORNOTZA 82 – HISPAGAN UPB GANDIA 59

Zornotzak garaipen batekin amaitu du liga erregularra eta igoerako playoffak  jokatzeko sailkatu da seigarren postuan sailkatu eta gero. Playoffetan Carrefour “El Bulevar” taldearen aurka jokatuko du. Lehen partidua Apirilaren 18an jokatuko dute Avilan.

Seigarren izateko Mikel Garitaoinandiaren taldeak azken sailkaturiko Hispagan UPB Gandiari irabazi zien. Valentziarrek ez zuten ezer jokoan eta intentsitate falta nabaria izan zen. Zornotza askoz ere hobeto aritu zen. Kanpoko jaurtiketei esker berdeek lehendabiziko diferentziak lortu zituzten, 19-15 (10.min).

Defentsa errebotean eta erasoan Zornotza nagusi zen eta Gandiaren eremuko defentsak ez zion arazo handirik sortzen Vucetici. Atsedenaldirako 42-31.

Gandiak erritmoa aldatu beharra zuen garaipena lortzeko. Baina Zornotza nagusi zen. Valentziarrak ez ziren gai izan partiduari buelta emateko eta diferentziak handituz joan ziren azken 82-59 raino.

MEGACALZADO ARDOI 65 – CB SANTURTZI SK 74

Santurtzik aurkari zuzen baten aurka irabazi du Zizuren eta hirugarren postua lortzeko lehian jarraitzen du. Momentuz, hirugarren izatea eta azken fasea jokatzea beraien esku dago. Datorren astean Universidad de Burgos taldeari irabazita hirugarren postuan bukatuko dute. Gallofa&Co taldearen garaipenak ez du bigarren postua lortzea ahalbidetzen.

Santurtziarrek erakustaldia eman zuten Nafarroako lurretan. Bizkaitarrek hasiera bikaina egin zuten Uriz, Urtasun eta Savistkirekin baina eraginkortasunean arazoak zutuzten. Ibai Mugarzaren taldeak portzentaje hobeekin abiarazi zuten baina baloi galeren erruz atsedenaldira 35-33 iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ostean Santurtzik bere joko onena erakutsi zuen, batez ere erasoan eta jokoan oreka aurkitu zuen. Hirukoak sartu egin ziren eta hamar puntutik gorako aldeak lortu zituzten. 53-64ko markagailuarekin sartu ziren azken laurdenean eta moreek aldea mantentzea lortu zuten.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 72 – GETAFE BSR 47

Oporren ostean Bidaideakek garaipen berri batekin ekin dio lehiaketari. Getafe BSR taldea saiatu zen baina Bilbotarrak nagusi zian ziren.

Lehen laurdenean madrildarrak nagusi izan ziren 14-10. Talde biek huts egiteak egiten zituzten eta horrek ez zuen  markagailuan aldeak handitzea ahalbidetzen. Bidaideaken defentsa lanari esker diferentziak handitzen joan ziren, atsedenaldira 32-19 iritsi zirelarik. Pixkanaka Txurdinagak diferentziak handitu zituen eta garaipen berri bat eskuratu zuen.

Orain Europako unea iritsi zaie Bilbotarrei. Apirilaren 28 eta 30 bitartean Euroleague 2 / André Vergauwen txapelketa ospatuko da Okzitaniako Tolosa hirian.