MENU
cto-redes

GIZ. JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Txapelketako sare sozialak martxan daude

2017an gure lurraldean ospatuko den saskibaloi ekitaldirik garrantzitsuenaz gozatzeko hila bete baino gutxiago falta da, Gizonezko Junior Mailako Espainiako Txapelketa. Hilabete honetan txapelketa honen zehaztasun guztiei buruz informatzen joango gara gure web orri eta ohiko sare sozialen bitartez BizkaiaBasket marka erabiliz. Baiana bisitatuko diguten taldeak,kirolariak, ordutegiuak, sailkapenak, etab jakin nahi badituzu, BilbaoJunior2017 markapean martxan jarri berri ditugun txapelketaren sare sozialak jarraitzeko gonbidapena egiten dizugu.

Facebooken facebook.com/BilbaoJunior2017  helbidean aurkituko gaituzu, Twiterren @BilbaoJunior17 erabiltzailearekin eta Instagramen @BilbaoJunior2017 erabiltzailearekin. Sare sozialen aurkezpen hau aprobetxatu nahi dugu, Txapelketaren berri emateko boluntarioak behar ditugula gogorarazteko, baita sare sozialetan ere. Horretarako boluntario formularioa betetzera gonbidatzen zaituztegu, bertan zuen datuak adieraziz.