MENU
coloquio-historia-baloncest

Saskibaloiari buruzko solasaldia Bilbao Arenan

Saskibaloiaren historia aztertuko dugu Bilbao Basket Fundazioarekin. Horretarako, garai ezberdinetako pertsonai bizkaitarrak izango ditugu eta bertan “Historia del baloncesto en España” liburuaren aurkezpena egingo da. Zita Bilbao Arenan izango da, Apirilaren 11n, asteartea, arratsaldeko 18,30etatik aurrera eta bertaratu nahi duen orok izena eman beharko du dohainik email bidez.

Solobasketeko kofundatzailea ez da bakarrik izango, berarekin egongo dira Raul López (NBA eta ACBko jokalari ohia, RETAbet Bilbao Basketeko Kirol Zuzendaria), Naia Fernández (Jokalari ohia, FEB eta Bizkaiko federazioan esperientzia, Gernika Prentsa), Igor Minteguia (RETAbet Bilbao Basketeko kirol aholkularia),David Sardinero (Giganteseko Zuzendaria), Josean Betolaza (RETAbet Bilbao Basketeko eta Espainiako Selekzioko fisioterapeuta eta jokalari profesionala izandakoa,Cajabilbao, Askatuak), Sergio Sánchez (Bilbao Basket Fundazioa, Bilbao BAsketeko jokalari ohia eta FEB maila ezberdinetan esperientziarekin) eta Pedro Zorrozúa (Águilas taldeko jokalari ohia, esperientzia handiko jokalaria, Bilbao Basketen aritutakoa).

Solasaldia Bilbao Arenako prentsa aretoan ospatuko da datorren asteartean, Apirilak 11, 18:30etatik aurrera. Izena emateko email bat bidali beharko da prensa@bzikaiabasket.biz helbidera, gaian “Historia del baloncesto”, Izena eta abizenak jarriz.