MENU
CTO-PRESENTACION-2

Bilboko Junior Mutilen Espainiako Txapelketarako gutxiago falta da

Asteazken honetan, apirilak 26, aurkeztu da Bilbo Turismoko eraikinean Junior Mutilen Mailako Espainiako Txapelketa. Berau, Bilbon jokatuko da apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean. Antolatzaileak Euskal, Bizkaiko eta Espainiako Saskibaloi Federazioak dira, Bilboko Udaletxearekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Ekitaldian, instituzioetako eta federazioetako ordezkariak izan dira, baita parte hartzaileen ordezkariak ere. Azken hauetan, besteak beste Bixente Orio, Bilbao Unamunoko Presidentea, eta Easo ordezkatuz, Eneko Blasco Presidentea, David Martin Zuzendari Teknikoa eta Loquillo izan dira. Bilbao Basketen ordezkariak ere izan dira, Sergio Sanchez eta Eduardo Garate esaterako.

Dagoeneko ezagutzen dira Txapelketarako sailkatuta dauden 32 ordezkariak, eta hirian dena prest dago kirol-ekitaldia abiatzeko. Gainera, ekitaldi hau, saskibaloi munduan, eta batez ere harrobi mailan, dagoen garrantzitsuenetakoa da, izan ere bertan izango dira etorkizunean nazio mailan, eta baita mundu mailan izarrak izango diren jokalariak.

Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaletxeko Kirol eta Gazteriako Kontzejalaren esanetan “plazer bat da guretzat horrelako Txapelketa bat gure hirian hartzea. Saskibaloiak Euskadin eta Estatuan, Bilbon eta Bizkaian bezala, interes handia pizten du RETAbet Bilbao Basket-en partidetan ikus daitekeen bezala”.

Gainera, ikusle gisaz gain, “gure lurraldean 13.000 lizentzia baino gehiago daude, jokalari, entrenatzaile edota epaile bezala, bai federatu mailan, zein eskolarte mailan, gaineratu du Agirregoitiak”.

“Bilbo kokagune ezinhobea da, kirol-ekitaldi handiak bere gain hartzeko prest dagoena, eta gainera, halako ekitaldiek hiriari eta probintziari ekonomikoki ere bultzada handia ematen dio” aitortu du udaleko ordezkariak.

KALITATE HANDIKO TXAPELKETA

“Bizkaiko eta Euskal Saskibaloi Federazioek urtero txikienek saskibaloiaz goza dezaten egiten duten lanaren islada da aurten Bizkaiak ospe handiko Txapelketa beregain hartu izana”, aitortu du Carlos Sergiok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako aholkulariak.

Carlos Sergiok ere goraipatu nahi izan du “probintziak horrelako ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna, izan ere, etortzen dena ongietorria da, hiriak ongi tratatzen ditu kanpotik datozenak, eta ziur Txapelketa ahaztezina izango dela”. Azkenik, hitzen bidez “eskertu” nahi izan du “bolondresek egiten duten lana, kirol honetaz bai parte-hartzaileek zein ikusleek gozatzeko egiten duten lanarengatik”.

LEHIAKETA SISTEMA ETA JOKALEKUAK

Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko eta BizkaiaBasket Fundazioko Presidenteak Txapelketaren sistema azaldu du. Bertan 32 taldek parte hartuko dutelarik: “Lehen fasea apirilaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean jokatuko da, eta bertan lau taldez osatutako zortzi multzo izango dira, eta bertako taldeak denen denen aurka jokatuko dute. Lehen fase honetan Txurdinaga, Rekalde eta La Casilla bezalako Kiroldegietan jokatuko da. Bertatik 16 talde onenak aterako dira, eta bigarren faseko partida hauek La Casilla eta Bilbao Arenan jokatuko dira maiatzaren 3tik 6ra bitartean. Hauetan final-zortzirenak izango dira, izan ere final-laurdenetatik aurrera partida guztiak Bilbao Arenan jokatuko dira”.

Mendiak azaldu du lehen faseko partidak ikusteko ez dela ordaindu behar, baina bai azken faseko partidak. Final laurdenetik aurrera, eta partidak Bilbao Arenan direnean, sarrera ordaindu beharko da partidak ikusteko hurrengo prezioekin.

Fase Finaleko partida guztiak ikusteko (Final laurdenetik aurrera): 20€
Jardunaldi bakoitzeko goiz edo arratsaldeko sarrera: 8€
Finala eta hirugarren eta laugarren postua ikusteko: 10€
Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidenteak esan bezala “ez dugu irabazirik izan nahi, diru hori, bizkaiko eta euskal saskibaloian inbertitzeko izango da”.

German Monge, Euskal Saskibaloi Federazioko Presidenteak lehenik Espainiako Saskibaloi Federazioko Presindente den Jorge Garbajosak ezin etorri izanagatik barkamena eskatu du. “Agendako arazoengatik ezin izan du etorri”, eta berak jardun du FEBeko ordezkari gisa. “Txapelketa honekin hasiera emango diogu Espainiako Txapelketa ezberdinei. Maila hau berezi da, izan ere garrantzitsuena da, non 400 jokalari ariko diren, eurentzat ere aukera ezinhobea delarik, izan ere batzuek maila profesionalerako jauzia emango dute”.

Euskal Saskibaloi Federazioari dagokionez “talde lana bakarkako lana baino hobea dela badakit, eta horregatik jardun dugu elkarlanean bai instituzioekin baita federazioekin ere”.

SASKIBALOIKO HARROBIRIK ONENAK

Euskal ordezkari gisa ariko dira Bilbao Unamuno, el Fundacion 5+11 eta Easo Loquillo, hirurak izango dira 32 taldeetako bat. Gainera German Mongek aipatu du “estatu mailako talde onenak izango dira Real Madril, Estudiantes, Bartzelona, Fuenlabrada,… baina baita beste talde apalagoak ere”. Gainera, “euskal jokalariak ere ikusiko ditugu beste taldeetan, izan ere Jon Aldekoa, Fuenlabrada antolatzailea Tabirakotik irten da, eta Unamunotik irten den Basket Zaragozako Unai Mendikote ere ariko da”, gaineratu du Euskal Saskibaloi Federazioko Presidenteak.

Azkenik, Txapelketaz gain egingo diren ekintzen berri azaldu du German Mongek. “Josep Maria Margalek jaurtiketa hobetzeko egingo duen klinika izango da maiatzaren 4ean, eta 6ean ere Torneo 2 Generacionesen bigarren edizioa jokatuko da Bilbao Arenaren kanpokaldean, goizeko hamarretatik aurrera”, azaldu du Presidenteak.