Astebururako gomendaturiko agenda | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
agenda

Astebururako gomendaturiko agenda

Pazko astean gaude asteburu honetan oraindik eta lehiaketa askok oporrengandik geldirik jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, zita garrantzitsuak ditugu, adibidez Zornotzak Zilarrezko LEB mailan jokatuko duena, Lehen eta Bigarren Nazional mailan maila mantentzeko eta azken fasea jokatzeko sailkapen partiduak eta Unamunok Azken Fasea aurretik Gizonezko Juniorretan jokatuko duen derbia.

ZILARREZKO LEB

ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA – HISPAGAN UPB GANDIA

Larrea Kiroldegia Larunbata 20:00etan.

Playoffa ziurtatua, garaipenak seigarren postua emango lioke Zornotzarrei.

 

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA

GETXO S.B. – MUNGIA S.K. 

Fadura Kiroldegia Larunbata 18:00etan.

Getxok fasean sartzea eta Mungia salbaziora hurbiltzea bilatuko dute.

 EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA

GERNIKA KESB – UNAMUNO

Maloste Kiroldegia Larunbata 19:30etan.

Garaipen batek bosgarren postuan mantentzea baimenduko lieke etxekoei.

 GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

SALLEKO RENAULT AUTONERVION – ARRI BKL-A

Las Llanas Kiroldegia Larunbata 19:30etan-

Bizkaitarrek maila honetako talde sasoikoena jasoko dute etxean.

 

GIZONEZKO JUNIOR MAILA

UNAMUNO ESP – BILBAO UNAMUNO LV           

Zorrotza Kiroldegia Larunbata 10:00etan.

Unamunoko talde bien arteko partidua Final Laurdenetako joaneko partiduan.