MENU
  • OLGA-RIO
  • OLGA-COPA-VITORIA
  • OLGA-MINI-COPA

Olga Sebastian: “Borondatezko lanak saskibaloia era ezberdin batean jarraitzeko aukera eman dit”

Olga Sebastianek kiroletako ekitaldietan parte-hartzezko eskuliburu bat idatz lezake, nahiz eta bertan ez lehiatu, entrenatu edo zuzendu. 55 urtetako bilbotar hau kirol ospakizun handietan aritzen da bolondreski. Pasio eta parte-hartze gogo horiek saskibaloiko Errege Kopatik Rioko Joku Olinpikoetara laguntza ematera eraman diote. Horrela, elkarrizketa hau egiteko momentuan Londresera joateko maletak prestatzen dabil, bertan, udan antolatuko den Munduko atletismo txapelketan bolondreski aritzeko froga batzuk betetzeko.

Noiztik izan zenuen erlazioa saskibaloiarekin?

Hamabi urteekin jolasten hasi nintzen Colegio Alemanen. Bertatik irten zen beranduago nesken Kaixo taldea. Eskola eta gero, ikasketak eta beste arazo batzuk izan nituenez, saskibaloia utzi nuen. Gainera, nire aitak, saskibaloi munduan buru belarri sartu izan zen eta Bizkaiko Federakuntzaren Idazkaria be izan zen. Gero, saskibaloia asteburuetara laburbildu zen, mutilen partidak ikustera joaten nintzelako. Patronato edo Arrigorragako Padurako partidak ikusten nituen. Gero, egun batean, nire alabak 14 urte zituela saskibaloira jolastea nahi zuela esan zidan eta berriro sartu nintzen saskibaloiarekin kontaktuan.

Ze garrantzia dauka saskibaloia zure bizitzan?

Oso garrantzitsua da. Gaur egun asteburu guztiak saskibaloiaren inguruan antolatzen ditut. Bilbao Basketek jolasten badu, ni ez naiz Bilbotik mugitzen. Bilbao Basket kanpoan jolasten duenen eta ni beratar hurbiltzeko aukera ditudanean joaten naiz. Berlinen egon nintzen Albaren kontra irabazi genuenean eta baita Fuenlabradan.

Hainbat urte borrokan egon eta gero, eskertzen da Bilbao Basket urtero hor egotea?

Guztiz. Bizkaian saskibaloiaren inguruan zaletasun izugarria dago nahiz eta futbola guztia kontrolatzen duelaren itxura eman. Zaletasun asko eta talde asko daude. ACB jarraitzen da baina baita beste lehiaketa batzuk, gurpil-aulkietako saskibaloia bezala. Ni askotan gerturatzen naiz.

Jokalaria ez zaren momentutik bolondreski aritzea saskibaloian inguruan aritzeko beste era bat da?

Bai, Borondatezko lanak saskibaloia era ezberdin batean jarraitzeko aukera eman dit. Ezagutzen ez nuen aukera bat, gainera. Eta oso esperientzia aberasgarria da. Kirol ospakizunak beste ikuspegi batetik ikusteak suposatzen du, txipa aldatzera behartzen zaituena. Bolondres moduen aritzen naizenetik nire epaileen inguruko iritzia aldatu egin da, gaur egun askoz gutxiago kritikatzen ditut epaile asko ezagutu baititut. Bestalde, nire bihotza iadanik ez da soilik Bilbao Basketena. Orain beste talde batzuk ere gogoko ditut.

Zergatik?

Bolondres moduen aritu naizenean Kanaria Handiko lagun asko egin ditut eta gaur egun nire bigarren talde da Kanaria Handia. Eta azkenengo Errege Kopan Valentziako taldearekin lan egin dut bolondreski eta nire bihotzeko beste zatitxo bat lapurtu didate oso ondo tratatu bainaute. Gasteizen jolasten dutenerako gonbidatu egin naute.

Borondatezko lanetan aritzen zarenean zeintzuk dira betetzen dituzun lan motak?

Aukera ugari daude. Alde batetik, lehiaketako postuak daude. Nik oraindik ez ditut probatu baina entretenigarrienak iruditzen zaizkit. Gero taldeen laguntzailearen figura dago, normalean jende guztia nahi izaten duena baina niretzako agian aspergarriena ze beti taldearen nahietara moldatu behar duzu zure burua eta azkenean lan bakartia bilakatzen da. Tokatzen zaizun taldearen arabera ez duzu beste bolondresekin erlazionatzeko aukera. Komunikazioko postuetan estatistikak banatzen dituzte edo partida aurretik edo ondorioz elkarrizketak egiten dituzte. Kopan mini Kopa antolatzen duten bolondresak daude ere. Eta azkenez fanzonea egongo zen. Logistika, egokitzea, publizitatea eta publikoari buruzko estatistika ere egongo ziren.

Zein da gehien gustatzen zaizuna?

Komunikaziokoan, talde laguntzaile bezala eta fanzonean aritu naiz. Eta gehien gustatzen zaizkidan postuak jendearekin eta beste bolondresekin harremanetan egoteko aukera ematen didatenak dira. Kontaktu hori da aberasten zaituena. Talde laguntzailea zarenean taldearekin egotera dedikatzen zara soilik.

Jendeak bere burua boluntario bezala aurkezten duenean badaki zertara doan?

Askok, egokitzen zaizkien postuak gustokoak ez dutenean, ezagutzen ez badituzte ere, ez dira joaten. Eta pena handi bat da ze aukera izugarria galtzen dute. Jendea Errege Kopako bolondresa izateko aurkezten denean partidak debalde ikusteko egiten du gehienetan. Baina helburua beste bat dela ulertu behar duzu. Horrelako gertakizun batean inplikatzen bazara konpromezua betetzeko da, egokitu zaizuna gustokoa ez duzulako kale egiterik ez du balio.

Ekonomikoki boluntario batek zer dauka babestuta?

Lanean zauden bitartean jatekoa eta behar duzun arropa. Ezer gehiago. Batzutan garraioa. Bidaia eta egonaldia zure gain. Nik horregatik Bilbo eta Bilbo hurbiletik lan egitea nahiago dut. Baina saskibaloiaren kasuan, asko gustatzen zaidanez, Kanaria Handira joan naiz.

Zenbat saskibaloi lehiaketetan aritu zara laguntzaile moduan?

Azkenengo hiru Errege Kopa eta bi Superkopetan egon naiz.

Eta gainera Rioko Joku Olinpikoetan ere egon zinen.

Bai, eta bere gauza onak eta txarrak izan zituen. Txarren artean, Tiro Olinpikoa egokitu zitzaidala eta egoitza oso urrun zegoela. Batere gustatzen zaidan kirola da. Lehenengo astea oso gogorra izan zen zentrutik oso urrun nengoelako eta nire kide boluntarioekin kontaktu gabe. Baina gero nire egoitza aldatu nuen eta zentrutik gertu egon nintzen, Kopakabanako hondartzatik oso hurbil. Eta azkenean oso esperientzia baliogarria izan zen eta saskibaloia, tenisa, eskubaloia eta badminton ikusteko aukera izan nuen.

Bilbo antolatuko den gizonezko Espainiako Txapelketa juniorean parte-hartzeko ideia duzu?

Nozki. Egutegian markatuta daukat. Nirekin kontatzen badute bai, nola ez. Bilbon antolatzen den saskibaloi txapelketa bat… ez zait bururatzen beste era hobeagorik boluntario moduan aritzeko, saskibaloia eta gainera nire etxean.

Saskibaloia bizirik mantentzen da zure familian?

Bai, nire alaba jokalaria izan zen eta orain entrenatzailea da Colegio Alemanen. Gainera epaile moduan ere ibiltzen da. Ni oraindik noizean behin aitarekin joaten naiz Miribillara.