MENU
LA-SALLE-JF-TL

EUSKAL LIGAK: Azken jardunaldia geratzen da jokatzeko eta gure taldeentzako dena erabakita dago

Oraindik matematikek Espainiako Txapelketetarako txartelak lortzea ahalbidetzen zien talde batzuei baina Gernikaren Junior eta Kadete taldeek ez dituzte behar zituzten emaitzak lortu. Gizonezko Junior mailako Tabirakok ordea Euskadiko Fase Finala jokatuko du.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Gernikak tituluaren lehiako kruzeetan elkar ikus dezakeen Araskiren aurka 30-45 irabazi zuen. Ibaetak Tabirakori irabazi zion eta horrenbestez Donostirarrek estatuko txartela lortu dute eta gernikarrek irabazi egin beharko dute. Tabirakok 55-63 galdu zuen liderraren aurka eta Euskadiko Tituluaren lehiatik at geratu da. Bosgarren postuan bukatuko du.

A2

Dena dago erabakita maila honetan. Loiola Indautxuk 71-44 irabazi zion igo berria den Construcciones Zamakoari eta La Sallek 59-55 galdu zuen Bera Beraren aurka lan asko egin eta gero.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Unamunok Fase Finalean lortu beharko du Espainiako Txapelketarako txartela. Bilbotarrek 45-62 irabazi zioten Mondragoneri baina ezinezko dute Liga Erregularreko lehendabiziko postua eskuratzea. Tabirakok irabazi egin zuen eta saria lortu zuen. Durangarrek 50-71 irabazi zioten Araberriri eta laugarren daude. Mondragon Unibertsitatearekin avergaea alde dutenez eta garaipen bat gehiago, Euskadiko titulua lortzeko txartela ziurtatuta daude eta baita Estatuko Txapelketarako.

A2

Ziorkontrol GetxoSaskik Euskal Ligako A2ko lehen postuan bukatuko du. Loiolaren aurkako derbian 70-58 galdu zuen baina bere atzetik zegoen ISBk ere porrota jaso zuenez, ez dago aldaketarik sailkapenean. Badirudi Induatxukoek maila galduko dutela partidu bakar bategatik.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Gernika KESB taldeak estatuko txapelketarako txartela lortzeko aukera zuzena zuen baina 51-50 galdu zuen Mondragon taldearen aukera Gernikarrek hotz hasi zuten partidua eta lan asko egin beharrean aurkitu ziren. Partiduko azken txanpa 32-39ko aldearekin abiarazi zuten baina saskian asmatu ezinik ibili ziren. La Sallek 51-81 galdu zuen liderrarena urka.

A2

Loiolak sendo segitzeko asmoa duela erakutsi zuen. Indautxukoek bederatzigarren garaipena lortu zuen Askatuak taldearen aurka 72-21. Tabirakok Paules Uniformes Dyper taldeari 68-31 irabazi zion derbian eta multzoko hirugarren postua lortu du. Barakaldokoek Esasa Araskiren aurka izango dute mailako lehendabiziko partidua irabazteko azken aukera.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Loiola Indautxuk lehendabiziko postuan bukatuko du eta Bilbao Unmunok bigarren. Finalerdiak irabaziz gero bizkaitar bat Euskadiko txapeldun izango litzateke. Loiolak irabazten jarraitzen du, oraingoan La Salleri 64-40. Unamunok ere berea eman zuen Takeri 77-53 irabaziz.