MENU
LIGAS-VASCAS-FINALES-A-CUAT

EUSKAL LIGAK: 6 talde Bizkaitarrek Euskadiko Tituluengandik borrokatuko dute

Euskal Ligako bigarren faseko azken jardunaldia izan dugu asteburu honetan eta aurreikuspen gehienak bete egin dira. Guztira 6 talde bizkaitar ariko dira Euskadiko titulua lortzeko Lauko Finaletan eta oraindik jokoan dauden estatuko txapelketetarako postuen bila. Azkenean 5 taldek galduko dute maila.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Multzo honetako denboraldia Gernika eta Tabirakoren arteko derbi bizkaitarrarekin bukatu zen. Ez zuten inolako sailkapen helbururik, Gernikarrak bigarren postua eta Durangarren bosgarren ziurtatua zuten eta beraz presio gutxi izan zuten. Durangarrek hasiera ona egin zuten, horrek Gernikarrei erreakzionatzera behartu zien eta hamar puntu inguruko aldearekin jokatu zuten. Bukaeran 67-58.

A2

Bukatzeko derbia izan genuen eta La Sallek 50-52 irabazi zion Loiola Indautxuri. Emaitzak ez du sailkapenean eraginik izan eta Indautxukoek lehen postuan bukatu dute eta La Sallek hirugarren. Construcciones Zamakoek ere zapore onarekin bukatu du Atleticori 59-33 irabazita. Euskal Ligari agur esango dio bosgarren postuan baina lehiatu egin eta gero.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Maila honetan bi talde bizkaitar egongo dira Euskadiko tituluaren eta Bilboko Espainiako txapelketarako lehian. Unamuno Bilbaok erraz irabazi zion Araberriri 81-61 eta bigarren postuan bukatu du eta azkenik Tabirako Baque taldeak laugarren postuan bukatu du nahiz eta Fundicionen aurka 55-70 galduta.Beraz maila honetan jokoan dauden bi sari nagusiren bila borrokatuko du.

A2

Bi porrotekin eman zioten amaiera multzo honi talde bizkaitarrek. Ziorkontrol GetxoSaskik 61-65 galdu zuen baina lehen postua ziurtatua zuen.Loiola Indautxuk maila galdu du 5-5eko balantzearekin eta multzoko laugarren postua lortuz, Zasten aurka 71-55 galdu eta gero.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Gernika Lauko Finalari begira zegoen eta Kirolak Arabari 59-54 irabazi zion, multzoko bigarren postua konfirmatu zuelarik. Finalerdietan Mondragonen aurka jokatuko dute. La Sallek 81-50 galdu zuen Easoren aurka Euskal Ligari agur esan zion partiduari.

A2

A2an dena erabakita egon zen baina Loiolak ez du lehen postuan bukatuko izan ere Garos Digital Araskiren aurka 72-48 galdu zuen. Bigarren postuan bukatuko du eta maila mantentzen du. Tabirakok bere seigarren garaipena lortu zuen Askatuak taldearen aurka 6-51 baina ez da nahikoa izan jaitsiera ekiditeko. Paules Dyper taldeak azken postuan bukatu du baina lehendabiziko garaipena eskuratu zuen Esasa Araskiren aurka 50-47.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Emozio gutxi izan zen multzo honetan. Loiolak lehen postuan bukatu du bere lehendabiziko porrotarekin. Easok 67-63 irabazi zion. Bilbao Unamuno bigarren postuan dago eta horrela Lauko Finaletan ez du Loiola aurrean izango. La Salleri 37-79 irabazi zion eta finalerdietan Easoi izango dute aurkari. Loiolak Fundación 5+11 taldearen aurka jokatuko du. La Sallek seigarren postuan bukatuko du garaipen bakarrarekin eta sentsazio honekin.