MENU
EUSKUBA-TABERNA-JUN-MASC

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 ETA A2): Kruzeei begirako postuak hartzea

2 Jardunaldi geratzen dira bigarren fase honi agur esateko eta Zortziko Finalak jokatzeko postu gehienek jabea dute. Orain postuengatik borrokatzea tokatzen da, izan ere postu hobe batek kruzeetan Euskal Ligetako taldeak ekiditea, Euskal Ligetako azken sailkatuen aurka jokatzea edo itzulerako partidua etxean jokatzea ekar lezake. Datorren asteburuan ia dena erabakita egongo da.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Emozio handiko jardunaldia izango dugu izan ere goiko postuetako 4 taldek beraien artean jokatuko dute eta oraindik Zortziko Finalerako postu bat jokoan dago. Logika bete egin zen eta Askartzak 27-47 irabazi zion Los Gemelos Balmasedari eta Zornotzak 54-43 irabazi zion Escolapios taldeari. Bigarren posturako lehian Mungiak erraz irabazi zion GetxoSaskiri 39-50 eta bigarren postua ia ziurtatua du.Unamunok hamaikagarren garaipena jarraian eskuratu zuen Bidegintzaren aurka 23-44. Askartza,GetxoSaskik eta Zornotzak 7 garaipen dituzte baina talde biei elkarren aurka jokatzea falta zaie eta beraz partidu bat gutxiago dute. Partidu hau erabakigarria izan daiteke. Asteburu honetan Unamuno-GetxoSaski eta Mungia –Zornotza emozioz beteriko partiduak jokatuko dira.

A2an lehia polita dago igoera eskuratzeko. Tabirako Baqué taldeak Leioari 63-53 irabazi eta gero, sailkapeneko buruan dauden hiru taldeek berdintasun handia erakusten dute.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Fase honetako lehendabiziko porrota jaso zuen Tourne Berrio Otxoa taldeak Euskuba Tabernaren aurka 75-68. Partidu polita izan zen baina emaitzak ez du eragin handirik sailkapenean, izan ere Bilbotarrak sailkapen buru izango dira eta Euskal Ligako Loiola Induatxuren aurka jokatuko dute Zortziko Finalean.Galdakaokoak bigarren izango dira eta kanporaketa horretan Getxoren aurka jokatuko dute. Gainontzeko bi postuengatiko borrokak bizi jarraitzen du, Dosa Salesianosek abantaila hartu du eta Santurtzi aukera gabe geratu da Barakaldoren aurka  50-72 galduta. Unamunok 68-63 irabazi zion Leioari eta laugarren postuan kokatzen da, Askartzaren balantze berdinarekin. Azken hauek 59-48 irabazi zioten Mungiari.

A2an, 3 igoera postu egongo dira, izan ere Maila Berezitik talde Bizkaitar bat baino ez da jaitsiko. Hiru talde horiek Tabirako, Zornotza eta Salleko izango direla dirudi.Durangarren eta Zornotzarren arteko partiduan, Durangarrek 71-52 irabazi zuten.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Sorpresa handirik ez bada , badirudi multzo hau argi geratzen dela. Zornotza eta Lauroren arteko partidua Loiukoek irabazi zuten 46-50 eta badirudi dena erabakita dagoela. Lauro lehendabiziko postuan egongo da eta Loiolaren aurka jokatuko du, Gernikak bigarren postuan bukatuko du eta La Salleren aurka jokatuko du. Zornotzak hirugarren postuan bukatuko du eta Gernika KESB taldearen aurka jokatuko du. Horrez gain, Begoñazpik bere zazpigarren partidua irabazi zuen Tabirako Baqué A taldearen aurka 40-38 eta Tabirako Baquek 43-57 irabazi zion Askartzari.

A2an emozioa dago izan ere Berrio Otxoak 47-38 galdu zuen GetxoSaskiren aurka eta Uanmunok eta Aguilas Salesianosek beraien partiduak irabazi zituzten.

GIZONEZKO KADETEAK

Argitzeko gutxi dago multzo honetan. Postuak nola geratuko diren jakitea  falta da eta hori oso garrantzitsua da , izan ere maila bereziko lehenak eta bigarrenak Euskal Ligetako taldeak ekidingo dituzte, beraz Tabirako, Loiola eta Construcciones Armeti lehia horretan murgildurik dabiltza. Leioak ere bertan sartu nahi du Tabirakori 85-52 irabazi eta gero. Indautxukoek 73-49 irabazi zioten Patronatori eta Durangarren lehendabiziko postua arriskuan jarri dute. Maristasek ere arriskuan jarri du beraien bosgarren postua. Santurtzik 52-40galdu zuen Berrio Otxoaren aurka eta orain geratzen zaizkien bi partiduak irabaztera behartuta daude eta Patronatok Berrio Otxoaren aurka galtzea asteburu honetan eta Patronatori averagean irabaztea bosgarren izan ahal izateko. Construcciones Armetik 55-70 irabazi zion Unamunori.

A2an 4 talde igotzen direnez, Leioak eta Loiolak laugarren posturako lehia horretan jarraitzen dute , izan ere Zornotza, Paules eta Padurak badakite igotzea hurbil dutela. Goiko postuetako lehian Zornotzak garaipena lortu zuen 63-73 eta multzoko lehen postuetan egongo da.