MENU
JM-ESP-UNAM

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Fase Finaletako aurreko partiduetako lehen txartelak banatuta

4 jardunaldi falta dira denboraldia bukatzeko talde askorentzat. Goiko postuen lehian dabiltzan taldeentzat Fase Final aurreko partiduak geratzen dira. Maila batzuetan emozio asko dago postuei dagokionez eta askotan lehen txartelak banatu dira.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Tourne Berrio Otxoa  Bizkaiko Fase Final aurreko Zortziko Finala jokatuko duela jakitun da. Santutxukoek 55-63 irabazi zieten Leioari eta matematikoki lortu dute guztiek esperotakoa. Euskuba Tabernak 66-58 irabazi zion Askartzari. Kruzeak jokatzeko eskubidea ematen duten lau postuen borrokan daude multzoko gainontzeko taldeak, Mungia izan ezik. Santurtzik 4 garaipen ditu Mungiari 64-44 irabazi eta gero. Askartza eta Leioa Unamuno eta Dosa Salesianosen bila doaz, talde bi hauek elkarren aurka jokatu zuten eta Barakaldokoak 66-69 nagusitu ziren.

A2an Zornotzak aurkari zuzen bat kendu zuen gainetik. Berdeek 66-50 irabazi zioten Padurari eta Arrigorriagakoei lehen postutik aldendu die. Tabirako da orain zornotzarren gainean dagoena Munaberi 61-52 irabazi eta gero.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Hamargarren partidua eta hamargarren garaipena  Unamunorentzat Mungiari 67-57 irabazi eta gero. Roberto Floresen taldeen porrotak Zornotzari hauek harrapatzea ahalbidetzen dio. Zornotzak 64-39 irabazi zion Balmasedari. Harrigarria Askartzak GetxoSaskiren aurka jasandako porrota argia 52-19. Escolapiosek bere aukera matematikoak mantendu nahi ditu Bidegintzari 61-54 irabazi eta gero.

A2an Laurok erakustaldia eman zuen beste behin, oraingoan Carmen Basketi 45-28 irabaziz.

GIZONEZKO KADETEAK

Bost postu daude maila honetan Bizkaiko Titulua lortzen saiatzeko. Horietariko bat Tabirako da nahiz eta liderrak Construcciones Armetiren aurka galdu 69-72. Ibaizabalen taldeak ere zortziko finalerako sailkapena lortu zuen. Horiekin batera Loiola eta Leioak Santurtzi eta Patronatori irabazi zieten eta bigarren kanporaketan ikusten dira. Bosgarren postua Iturribideko taldearentzat izan daiteke, momentu honetan bera da postu horren jabe baina matematikek talde askori ematen die aukera horretarako. Berrio Otxokoak A1eko lehendabiziko partidua irabazi zuen Unamunoren aurka 40-43.

Gizonezko Juniorretan gertatu bezala kadeteen A2an Zornotzak lidergoa mantentzen du Munaberi 59-24 irabazi eta gero.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Soilik 3 postu geratzen dira lauko finaletako aurrekoetarako eta ia guztiek badute jabea. Horietariko bat Gernika da, Tabirakori 73-40 irabazi ondoren.Laurok ere ziurtaturik du Escolapiosi 41-54 irabazita eta egoera berdinean izango da Zornotza beti ere geratzen zaizkion partidetatik bat irabazten badu. Begoñazpiren aurka jokatutako partida garrantzitsuan Harbil Bediagarenek  average partikularra berreskuratu diote eta 3 garaipeneko aldea gehi averagea ateratzen diote Begoñazpiri. Zornotzak ia ziurtatua du hirugarren postua.

A2an Berrio Otxoak belaunaldi honetako indarra erakutsiz jarraitzen du eta multzoko liderra da Unamunori 33-45 irabazi eta gero.