MENU
MUNGIA-JF

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 ETA A2): Kadeteetan ezer gutxi erabakitzeko, zalantzak Juniorretan

Gauzak argitzeko balio izan zuen pasa den asteburuko jardunaldiak. Zortziko Finalak jokatuko dituzten taldeak erabakita daude Emakumezko Kadeteetan. Gizonezko Kadeteetan ere ia ia dena erabakita dago. Juniorretan zalantza gehiago daude, izan ere lehendabiziko postuak kenduta, aukera matematiko zabala dago.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Beste behien Tourne Berrio Otxoak nagusitasun handiarekin jarraitzen du. Unamunoren aurka lan asko egin eta gero hamaikagarren garaipena lortu zuten 67-54. Euskuba Tabernank ere bigarren postua ziurtatua du Dosa Salesianos taldeari 47-66 irabazita eta averagea lortuta. Beste bi postuengatiko borroka da orain aipagarriena. Dosa Salesianosek garaipen bateko abantaila du baina Askartzak 78-39 irabazi zion Santurtziri eta lehian dabil. Leioak ere ez du amore ematen eta Mungiari 56-91 irabazi zion. Ezkerraldekoek egutegi zaila dute aurretik, Berrio Otxoa eta Dosa Salesianos.

A2n ez dago erlaxatzeko astirik. Tabirako Baqué taldeak Zornotzak bezala maila Berezira bueltatu nahi dute. Zornotzarrek 47-56 irabazi zuten baina Durangarren 67-53 galdu. Salleko atzetik da presioa sartzen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Unamunok badaki multzoko lehendabiziko postua bere dela eta Euskal Ligan Loiola Indautxu izango dutela aurkari. Beste bi postuek oraindik ez dute jaberik. GetxoSaski eta Zornotzak beraien arteko partidua errepikatu beharko dute eta partidu hori erabakigarria izango da multzo honen etorkizunean. Askartzak progresioarekin jarraitzen du eta Zornotzarrei 52-47 irabazi zieten. GetxoSaskik ez zuen hutsik egin Escolapiosen aurka eta Mungiak Bidegintzari 64-37 irabazi eta gero bigarren postuan dago nahiko lasai.

Goiko hiru taldeek etxetik kanpo jokatzen zuten eta Leioak bere lana ondo burutu zuen. Tabirakok ere irabazi egin zuen baina Laurok ordea Paduraren aurka galdu egin zuen eta durangarrek sailkapenean berdindu die

GIZONEZKO KADETEAK

Tabirako, Loiola, Construcciones Armeti, eta Leioa Fase Final aurreko kruzeetarako sailkatuak daude. Soilik bosgarrena nor izango den jakitea geratzen da eta badirudi Patronato Maristas taldea izango dela postu horren jabea, izan ere Iturribidekoek 70-46 irabazi zioten Unamunori eta Santurtzik nahiz eta partidu ona egin 54-66 galdu zuen Tabirakoren aurka. Patronatok beste partidu bat irabazi behar du edota Santurtzik bat galdu. Postuak banatzeko borrokan lehia dago izan ere lehendabizikoak ez du Euskal Ligako talde baten aurka jokatuko eta hori os garrantzitsua da.

A2an Padura Zornotzaren atzetik dago. Arrigorriagakoek Munaben irabazi zuten eta presioa sartzen jarraitzen diete Zornotzarrei.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Multzo honenetako lehen bi sailkatuek elkarren aurka jokatzen zuten eta Laurok 54-41 irabazi zion Gernikari. Emaitza honi esker Loiukoak sailkapenaren buruan daude. Zornotzak 38-50 irabazi zion Tabirakori eta Zortziko Finalerako txartela lortu du. Zornotza eta Lauroren arteko datorren igandeko partidua erabakigarria izango da lidertza nork eramango duen jakiteko. Begoñazpik 38-35 irabazi zion Askartzari eta laugarren postua ziurtatu du. Escolapiosek salto nabarmena eman du Tabirako Baque A taldeari 49-58 irabazi eta gero.

A2an Berrio Otxoak bere nagusitasuna erakusten jarraitzen du Unamunok eta Aguilasek bigarren postuaren lehian jarraitzen duten bitartean.