MENU
  • CM-ESP-PATRO-TABI3
  • CM-ESP-PATRO-TABI2
  • CM-ESP-PATRO-TABI

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Zortziko finalerako lehen txartelak laister emango dira

Lehiaketak aurrera darrai eta Juniorretan Kadete mailako Bizkaiko Liga berezietan. 9. Jardunaldia ospatu da eta laster lehendabiziko taldeek sailkapen matematikoa lortuko dute Zortziko finaleko kruzeak jokatzeko. Emakumezko Junior mailan Unamuno da hobeto kokatuta dagoena, Gizonezko Juniorretan Berrio Otxoa eta Gizonezko Kadeteetan Tabirako.

GIZONEZKO KADETAK

Patronato Maristas saiatu zen Tabirako Baque ezustean harrapatzen baina ezin izan zuen lortu. Durangarrek hamar puntu inguruko aldearekin egon ziren denbora guztian eta partidua puskatu ezinik ibili baziren ere, denbora osoan kontrolpean izan zuten. Amaieran 52-66. Loiolak 58-42 galdu zuen Unamunoren aurka eta Construcciones Armeti eta Leioak ez zuten hutsik egin,beraz gauzak estu daude sailkapenean.

A2an Zornotza lidertzan dago bakar bakarrik padurak Paulesen aurka 71-61 galdu eta gero.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Torne Berrio Otxoak ez du aurkaririk. Mungia saiatu zen aurre egiten asteburu honetan baina 39-60 galdu zuen. Euskuba Tabernak 59-81 irabazi zien Santurtziri. Gainontzeko taldeen artean berdintasuna da nagusi zazpigarren postura arte. Ezkerraldekoek Zortziko Finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute. Askartzak 65-55 irabazi zion Unamunori eta Dosak 58-51 Leioari.

Kadeteetan A2ko buru diren talde berdinak dira sailkapen buruan Juniorretan ere. Zornotzak bigarren porrota jaso zuen Munaberen aurka 50-48 baina lidertzan jarraitzen du eta Padurak hurbil jarraitzen dio Urdanetari 55-65 irabazi eta gero.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emozioa da protagonista multzo honetan eta norgehiagoka zuzenei itxaron beharko diogu postuen banaketa nola egiten den jakiteko. Laurok 32-62 irabazi zion Tabirako Baqué A taldeari, Gernikak 44-51 irabazi zion Begoñazpiri lan asko egin eta gero, Zornotzak 59-51 irabazi zion Askartzari. Begoñazpik dena ematen jarraitu nahi eta ez du helbururik baztertzen. Tabirakok 53-43 irabazi zion Escoplaiosi eta atzerago du orain.

A2an ez da albiste handirik, izan ere Berrio Otxoak sailkapenaren buruan jarraitzen du Leioari irabazi eta gero. Unamuno atzetik da oso hurbil.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Unamunok ez du aurkaririk eta laster Zortziko Finalerako sailkatuko dela ematen du. Escolapiosen aurka 49-65 irabazitako partida, bere momentu onaren adibidea da. Mungiak 21-75 irabazi zion Balmaserari eta 7 garaipen eta 2 porrotekin aurkitzen da. Zornotzak bere huts egiteetatik ikasi zuen eta averagea lortu zuen GetxoSaskiren aurka 52-41. Askartza ere sailkapena lortzeko postu horien lehian dabil Bidegintzari 49-60 irabazi eta gero.

A2an Laurok ez du hutsik egiten baina Leioari harrapatu ezinik dabil. Leioak 39-57 irabazi zion padurari eta lidertzan da 8 garaipen eta porrot bakarrarekin.