MENU
BB-UNICAJA2

Agur RETAbet eta Zornotzaren bolada onari

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Orokorrean emaitza onak lortu dituzte gure taldeek asteburuan. Lointek Gernika Bizkaia play-offetako postuak behin betiko lortzetik gertu dago Bembibreri irabazi eta gero. GDKO igoera fasera batzetik urbil dago Arxileri irabazi eta gero. Santurtzik erakustaldia eman zuen defensa lanetan Universidad de Valladolid taldearen aurka. Bidaideak Bilbao BSR Zuzenak baino gehiago izan zen derbian. Zornotza eta RETAbetek bere bolada onei agur esan diete Unicaja eta Lucentumen aurka galdu eta gero.

RETABET BILBAO BASKET 63 – UNICAJA 74

Bolada onari agur esan diete Beltzezko gizonek Unicajaren aurka galdu eta gero. Bilbotarrak ondo sartu ziren partiduan, defentsan lan ona eginez eta ideia argiekin (10.min 15-8). Unicajak bere joko ona erakutsi zuen baina etxekoak ez zeuden partida galtzeko prest eta atsedenaldira oso berdindurik iritsi ziren, 28-29.  Atsedenalditik bueltan bazirudien partida etxean geratuko zela baina Suarezen lan onari esker beltzezko gizonek markagailuan atzetik jarraitzen zuten. Zorte txarra izan zuten etxekoek kanpoko jaurtiketetan eta Unicajak garaipena lortu zuen.

 

BEMBIBRE 66 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 77

Aste bikaina izan da Lointek Gernika Bizkaia taldearentzat eta titulua lortzeko Play-Offetatik garaipen bakarrera dago. Asteazkenean Uni Girona bigarren sailkatuaren aurka lorturiko garaipenari larunbatean Leonen Bembriren aurka lortutako gehitu behar zaio. Chanel Mokangok partidu itzela jokatu zuen, batez ere azken minutuetan eta hori dela eta Gernikarrak konfiantza handiarekin daude.

AMETX ZORNOTZA 62 – HLA LUCENTUM 78

Zornotzarrek ezin izan zuten bere laugarren garaipena jarraian eskuratu. Lucemtumek asko hobeto jokatu zuen baina markagailuan ezin izan zuten islatu bigarren zatira arte.Hasi bezain laster Alacantekoak 0-8 aurreratu ziren. Etxekoek garaiz erreakzionatu zuten 15-14. Atsedenaldia eta gero etxekoek bere jokoa erakutsi ezinik jarraitzen zuten eta Lucentumek aldeak igo zituen. Kanpoko taldearen garaipena guztiz merezitakoa izan zen.

GDKO IBAIZABAL 69 – ARXIL 66

GDKO Ibaizabalek bere aukerak baliatu nahi ditu goiko postuengandik borrokan jarraitzeko. Arxilen aurka lorturiko garaipena oso garrantzitsua izan da helburu horren borrokan. Hasieran Galiziarrak hobeto jokatu zuten 14-17. Atzean hobeto jokatzen hasi ziren etxekoak eta pixkanaka erasoan ere igarri zuten hobekuntza, atsedenaldira 34-26 aurretik iritsi zirelarik. Estitxu Ibarretxeren taldeak garaipena poltsikoan zuela zirudien baina Arxil ez zegoen amore emateko prest eta pixkanaka aldeak murritzen joan zen. 22 segundoren faltan 67-66 zihoazen eta orduan GDKOk jaurtiketa libreen marratik partidua erabakita utzi zuen.

SANTURTZI 70 – UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 49

CB Santurtzi SK taldeak azken unera arte borrokatuko du. Sailkapenean pixka bat atzera egin badute ere ez daude prest inori gauzak erraz jartzeko. Asteburuan 70-49 irabazi zioten Universidad de Valladolid taldeari, eta lehiaketako defentsarik onenetarikoa dutela erakutsi dute. Erreboteak eta saski ingurua kontrolpean izan zuten eta erraz gailendu ziren.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 82 – FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 51

Kopa bukatu ostean eta Europako partiduak jokatu aurretik, Bidaidek Bilbao BSR taldeak ligari ekin dio Zuzenaken aurkako derbiarekin. Defentsa ona erakutsi zuten Domingo Gilen mutilek. Turek taldeko onena izan zen, partidu bikain batekin.  Txurdinagakoen entrenatzaileek errotazio asko egin zituzten Europako zitan pentsatuz.