MENU
  • GERNIKA-MANN-GRACIA
  • GERNIKA-MANN-IZAS

Lointek Gernika Bizkaia Play-Offetara, ate handitik

Jardunaldi ona izan da Estatu mailan dabiltzan talde bizkaitarrentzat eta bereziki Lointek Gernika Bizkaiarentzat, izan ere historian Emakumezkoen Ligako titulua lortzeko play offetara sailkatu den lehendabiziko taldea dugu. Hirugarren postuan bukatu dute Gernikarrek eta lehen kanporaketan kantxa faktorea alde izango dute. Lehen erronda hori pasako balute Perfumerias Avenida saihestuko lukete. Zornotzak eta GDKO Ibaizabalek bere konpromisoak aurrera atera zituzten eta igoerako play offetatik urbil daude. Santurtzik eta BSR taldeek ere irabazi egin zuten. RETAbetek soilik huts egin zuen.

REAL MADRID 104 – RETABET BILBAO BASKET 76

Logikoena bete zen eta RETAbetek ezer gutxi egin izan zuen Real Madrilen aurka. Lehen zatian bilbotarrek aurpegia eman zuten eta zurien eraginkortasunari aurre egiteko gai izan ziren. Baina Sergio Llullen hirukoei aurre egitea ezinezko egin zitzaien. Bigarren zatian ez ziren zurien saskiratzeei erritmoa jarraitzeko gai izan eta azken laurdenean zuriak askoz gehiago izan ziren.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 78 – MANN FILTER 64

Asteburu perfektua Lointek Gernika Bizkaiarentzat. Ligako azken aurreko jardunaldian hirugarren postua lotu du Mann Filter taldearen aurka.Etxekoek erasoan eta defentsan lan bikaina egin zuten . Lehendabizi Mokangok pinturan eta gero Naiara Diez hirukoekin 20 puntu arteko aldea lortu zuten atsedenaldirako,40-19. Yaiza Lazaro eta Izaskun Garcia Bizkaitarrek lan bikaina egin zuten. Lehen partzialean aldeak 30 puntu artekoak lortuz. Zaragozakoek berandu erreakzionatu zuten eta etxeko taldeak amaiera erosoa izan zuen. Garaipen honekin eta Ferrolen porrotarekin bizkaitarrak hirugarren postua bermatua dute eta ligako azken partidua inolako presio gabe jokatuko dute Galizian. Play Offetako aurkaria Araski, IDK edo Cadi izango da.

ZORNOTZA 90 – HOSPITALET 76

Zilarrezko LEBeko sailkapen erdialdean dagoen berdintasuna dela eta garaipen batek play offetan sartzen dizu eta porrot batek kanpoan. Asteburu honetan Zornotzarrek garaipena lortu zuten eta seigarren postura igo dira Hospitaleteri irabazi eta gero. Kataluniarrak hobeto hasi ziren 6-13 eta Skouenen ahaleginak ez ziren nahikoak izan Falzonek hirukoekin asmatu zuen arte. 13. Minutuan 26-24. Zornotzarrek defentsa lan ona erakutsi zuten  eta atsedenaldira 41-33 heldu ziren. Mikel Garitaonandiaren jokalariek kataluniarren erasoak geldiarazi zituzten eta azken 8 minutuak kontrolpean izan zituzten.

CELTA 68 – GDKO IBAIZABAL 73

Bi jardunaldi falta direnean GDKO Ibazabal bosgarren postuan da, laugarrenarekin berdinduta Celtari irabazita. 14-10eko balantzea dute talde biek. Talde biek ezinezko dute hirugarren postua lortzea eta atzetik soilik Arxil taldeak lortu ahal du laugarren postura hurbiltzea. Badirudi laugarren postua azken jardunaldiko talde bien arteko partidu zuzenean erabakiko dela.

Horra iristeko aste honetan Celtaren aurka lorturiko garaipena erabakigarria izan da. Lehendabiziko aldeak etxekoentzat izan ziren, 17-13 10.minutuan. Bigarren laurdenean GDKOren minuturik onenak etorri ziren. Atsedenaldira 33-41 iritsi ziren. Bizkaitarrek lana gogotik egin behar izan zuten, izan ere partidua orekatu egin zen baina GDKOren esperientzia eta eraginkortasunari esker garaipena Galdakaora ekarri zuten.

BALONCESTO VENTA DE BAÑOS 70 – SANTURTZI 79

Santurtzik berean jarraitzen du, aurkariek zer egiten duten begiratu gabe. Ardoik  eta Gallofa taldeek Ulacia eta Pielagosen aurka galdu zuten eta horri esker Bizkaitarrek aukerekin jarraitzen dute. Momentu honetan bigarren eta hirugarren sailkatutik bi garaipenetara aurkitzen dira.

Ezkerraldekoek bi bolada onekin aldeak lortu zituzten. Hasiera bikain eta hirugarren laurden on batek aldeak erabakigarri bihurtu zituzten. Hurrengo jaurtiketetan lan bikaina egin zuten.

MIDEBA EXTREMADURA 41 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 70

Bidaideak BSR taldeak Liga Erregularrari ekin dio Mideba Extremadurari erraz irabazita. Extremadurakoek ezer gutxi egiteko aukera izan zuten. Bigarren laurdenean aldeak sortu ziren eta Bilbotarrek alde horiek mantendu zituzten.