MENU
  • GERNIKA-CADI-NAI
  • GERNIKA-CADI-LLORENTE
  • GERNIKA-CADI-ASUR
  • GERNIKA-CADI-IZAS
  • GERNIKA-CADI-SANDRIC

Lointek izan da garaipenez beteriko jardunaldi honetan galdu duen gure talde bakarra

Hiru garaipen eta porrot bakarra izan dira estatu mailako lehiaketetan dabiltzan gure taldeen artean. Igoerako Play Offetan murgildurik dauden taldeek irabazi egin dute. Zornotzak irudi ona eman du, GDKOk etxetik kanpo irabazi du luzapenean aurkari zuzen baten aurka eta Santurtzik bere aukera matematikoak jarraitzen izatea ahalbidetzen dion garaipen garrantzitsua lortu du.Porrota jaso zuen bakarra Gernika da. Lointek Gernika titulua lortzeko sailkatua dago baina Cadíren aurka galdu zuen oso partidu lehiatu batean.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 67 – CADÍ 71

Play Offetako sailkapena lortzetik gertu  dago Lointek Gernika Bizkaia, horretarako bere partidua irabazi eta bere jarraitzaile diren Araski eta Uni Ferrolek galtzea behar zuen. Emaitza horiekin larunbatean Emakuemzkoen Ligako play offetako sailkapena ziurtatuko luke hirugarren postuan baina ez ziren baldintza horiek bete.

Jokoan oreka falta igarri zuten Gernikarrek. Erasoan bikain aritu ziren talde biak, lehen zati benetan efektiboa jokatu zutelarik. Bigarren zatian defentsek lan hobea egin zuten baina kanpoko eta perimetroko jokalarien asmatzeei saski azpiko ekintzekin konpentsatzea falta izan zitzaien. Lan horretan Vicky Llorente bikain aritu zen baina zenbait kasutan laguntza falta izan zitzaion. 65-68 zihoazela María Pinak hiruko lerrotik jaurtiketa egin zuen baina ez zuen asmatu eta garaipena Cadík eraman zuen La Seu d´Urgellera.

AMETX ZORNOTZA 77 – CBC VALLADOLID 55

Zornotzak aurreko partiduetan etxean jokaturiko partida kaxkarren arantzatxoa kendu zuen Valladoliden aurkako garaipenarekin. Valladolid aurkari zuzena da play-offetan sartzeko ea basketaveragea ere berreskuratu zioten. Zornotzarrek partida serioa jokatu zuten, eraginkortasun handia erakutsi zuten eta defentsan oldarkor aritu ziren, planteamendu taktikoa bikain ulertu zutelarik. Lehen momentutik nagusi izan ziren, atsedenaldirako 49-23 zihoazen aurretik eta diferentzia hori 61-33 arte luzatu zen. Valladolidekoak partidua galdutzat eman zuten baina averagean pentsatzen hasi ziren. Zornotzak bere jokoa erakutsi zuen eta denboraldiko partidurik onena jokatu zuten.

LIMA HORTA 69 – GDKO IBAIZABAL 72

Ezinbesteko garaipena lortu zuen GDKO Ibaizabalek Igoera Fasea jokatzeko bere helburuari begiratuz. Aurkari gogorra zuten aurrean eta Estitxu Ibarretxeren jokalariek zailtasun asko izan zituzten saski bietan. Atsedenaldian 36-23 atzetik. Defentsan lan ona egin zuten eta hiruko lerrotik Ramascok eta Peñak asmatu egin zuten eta 10 minututan markagailuari buelta emateko gai izan ziren. Amaierara berdinduta iritsi ziren eta Bizkaitarrek luzapenean lortu zuten garaipena.

REDLINE MEKANIKA TAKE 63 – SANTURTZI 69

Santurtzik oraindik ere posible du matematikoki Igoera Faserako txartela lortzea, eta posible den heinean horretarako borrokatuko du. Borroka horretan jarraitzeko ezinbestekoa zen Takeren aurka garaipena lortzea. Ibai Mugarzaren taldeak lehiaketako defentsa onena dela erakutsi zuen beste behin. Tolosarrek lan asko egin behar izan zuten baina ala eta guztiz ere 10 puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira moreak 26-36. Errebotea kontrolpean zuten eta urruneko jaurtiketetan ere asmatu zuten (7/16 hirukoetan).  Etxeko defentsaren aurrean eginiko galerek partidua puskatzea ekidin zuten. Santurtziarren partidua kontrolpean izan arren etxekoek asko behartu zuten.