MENU
BSR-EUROLEAGUE-LOREA-BILBAO

Bidaidek Bilbao BSR taldeak Euroleague 2ko Azken Faserako sailkatzea lortu du

(ARGAZKIAK: Bidaideak Bilbao BSR)

Pasa den asteburuan Euroleague 2ko aurreneko fasea jokatu zen Txurdinagako Kiroldegian. Bertan bost talde lehiatu ziren azken faserako txartel bakarraren lehian eta txartel hori Bidaideak Bilbao BSR taldeak lortu zuen jokatutako lau partiduak irabazita. Azken fasea apirilean jokatuko da Tolousen.

Partiduen ostean sari banaketa izan zen eta Euroleagueko boskote onena aukeratu zuten: Peter Tucek (Bkis), Husein (Meyrin), Turek (Bidaideak), Sealy (Titans) y Glemp (Lannion).

BIDAIDEAK BILBAO BSR 82 – BKIS NEVSKY ALLIANCE 66

Lehiaketa bikain hasi zuten Bkis Nevskyren aurka. Harmailak beteak zeuden eta ordezkarien presentzia ere oso zabala izan izen. Bertan izan ziren besteak beste Juan Maria Aburto Bilboko Alkatea, Oihnae Agirregoitia Kirol eta Gazteria zinegotzia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea den Ana Otadui.

Lehen partziala 9-0ekoa izan zen Bilbotarren alde. Ordutik aurrera talde errusiarra kontrolpean izan zuten. Momenturen batean bazirudien Necskykoek aukeraren bat izango zutela baina Bidaideak ondo aritu zen.

TREGORROIS LANNION 46 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 92

Lehen jardunaldia Tregorrois talde frantziarraren aurka itxi zuen Bidaideakek. Hasieran berdintasuna izan zen nagusi baina gero David Mouriz eta Turekek nagusitasun handia erakutsi zuten. Markagailuan aldea nabarmentzen hasi zen eta atsedenaldiaren aurretik lorturiko 0-25eko partzialari esker dena erabakita geratu zen. Bigarren garaipena Gilen taldearentzat eta atsedenaldiak kudeatzeko aukera.

LES AIGLES DE MEYRIN 36 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 83

Bigarren jardunaldia Les Aigles de Meyrin taldearen aurka abiatu zuten. Suitzarrek ezer gutxi egin zuten, Txurdinagakoak nagusi ziren alde guztietan eta 6-30eko partzialak dena erabakita utzi zuen.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 73 – LONDON TITANS 45

Lehendabiziko hiru partiduak irabazita ziren Bilbotarrak. Lehendabizikoa zailena aurreikusten zen, izan ere Errusiako liga txapeldunaren aurka jokatzen zuten. Azken partidu hau Ingalaterrako Ligako txapeldunaren aurka zen, London Titans eta garaipena eskuratzeko lan asko egin beharra zegoen.

Bilbotarrek ez zuten hutsik egin. Erritmoa kontrolpean izan zuten eta nahiz eta boladaren batean Ingelesek bere jokoa erakutsi, Bidaideakek ondo kudeatu zuen aldea.