MENU
SASKI-EUSK-EG-2

Preminiak 3×3 oroipengarriak

Gogora ezazue asteburu honetatik aurrera, preminien taldeek ezingo dutela 5x5ean jokatu

1.- Zelaira heltzerakoan, talde bakoitzak bi azpi-talde egingo ditu.

Azpi-talde horiek jardunaldi bakoitzean aldatu ahalko ditu, hau da, asteburu batean bi azpi-talde egongo dira eta hurrengo astean beste bi desberdin egin ahalko ditu.

 

2.- Bi partidu jarraian ospatuko dira.

Bitartekoak falta badira, partidu bat bestea bukatzerakoan jokatuko da, beti ere talde biak horretarako adostasuna lortzen badute. EZINGO DA 5×5 eran jokatu.

Jardunaldiaren denbora guztira, bi zelaitan batera egiten bada, 32 minutu.

Minibasketeko zelai erdian bakarrik egiten bada, jardunaldiak 64 minutu iraungo ditu.

 

3.- Ez da saskiratzaile mahairik egongo. Zelaira iristean aktaren goiburua betetzen Da.

 

4.- Partidu bakoitzaren iraupena 16 minutukoa izango da, 8 minutuko bi zatitan banaturik. Beraz 4 partidu izango dira. “equipo”A eta Talde A, etxeko taldearen azpi-talde bezala ulerturik eta “equipo”B eta Talde B kanpoko taldearen azpi-talde bezala.

 

“Equipo” A “equipo” B-ren aurka.—- 8 minutuko bi zati, 16 minutu guztira

A taldea B taldearen aurka.——- 8 minutuko bi zati, 16 minutu guztira

“Equipo” A B taldearen aurka.——- 8 minutuko bi zati, 16 minutu guztira

A taldea “Equipo”Bren aurka.——- 8 minutuko bi zati, 16 minutu guztira

 

5.- Jokalari guztiek 8 minutuko zati oso bat jokatu beharko dute.

Azpitalde bakoitzak 8 minutuko 4 zati jokatuko ditu, jokalari bakoitzak 8 Minutuko zati oso bat jokatu beharko du.

.

6.- Lehiak.

Lehia egoeran, defendatzen duen taldeak aterako du eta denbora bakoitzaren hasieran, hasierako saltoa egingo da.

 

7- Falta pertsonalak soilik taldeko laugarren faltaren penalizaziorako gehituko dira.

Aktan ez dira jokalarien falta pertsonalak apuntatuko,soilik jaurtiketa librea suposatzen duten taldeko lau badaude.