MENU
LV-JF-Tabi-Gernika

EUSKAL LIGAK: Lehen itzulia bukatuta Estatuko txapelketarako txartelen bat eta hiru salbazio posible aurreikusten dira

(ARGAZKIA: Zenigaonaindia)

Bukatu da lehen itzulia.Bost jardunaldi hauek helburuak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko balio izan dute. Jokoan Espainiako txapelketetarako txartel bat eta Euskadiko titulua lortzeko 4 postu daude. Gure taldeei dagokionez Unamunok bai Junior eta bai Gizonezkoen kadete mailan dena lortzeko gaitasuna erakutsi du. Emakumezkoetan Gernika KESB ere edozertarako gai da. Maila mantentzeari dagokionez, Loiola Indautxu oso ondo dago bai Juniorretan eta bai kadeteetan eta Getxosaskik pausu garrantzitsua eman du Gizonezkoen Junior mailan.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Lehen itzuli bikaina egin du Bilbao Unamunok. Azken partidu honetan 57-65 irabazi du Araberriren aurka eta Easori lehen postua kentzeko gogor dabil lanean. Tabirakok ezin izan zuen Fundación A taldeari irabazi.54-38.

A2

Maila mantentzeko lanetan talde asko daude. Ziorkontrol Getxosaski borroka horretan dago murgildurik eta Easori 57-66 irabazi zion etxetik kanpo. Loiola Indautxuk oso zail du baina asteburu honetan 81-48 irabazi zion Zarautzi.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Loiola Indautxuk ez du porrotik ezagutu eta average bikainak ditu. Asteburu honetan 66-57 irabazi zion Easori eta Espainiako Txapelketarako txartela lortzetik gertu dago. Bilbao Unamuno eta La Salle Bilbaoren arteko derbia 71-67 irabazi zuten urdinek.Unamuno bigarren dago sailkapenean. La Salle Bilbaok ez du garaipenik lortu eta Lauko Finalera sailkatzea ia ezinezko du. Deustukoak garaipena lortzetik gertu daude.

 EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Lehen itzulia bukatzeko derbia eta Tabirakok irabazi ezinik jarraitzen du. Lau porrot jarraian jaso dituzte durangarrek, azkena 52-56 Gernikaren aurka eta harrigarria da durangarren momentu txar hau, lehen fase bikaina egin eta gero. Gernika kolidertzan dago Easorekin, 4-1eko balantzea dutelarik.

A2

Derbia A1ean eta Derbia A2an. Loiola Indautxuk 42-65 irabazi zion La Salle Bilbaori. Deustukoak maila mantentzetik bi garaipenera daude eta Construcciones Zamakoak bere bigarren garaipena lortu zuen, oraingo honetan Atleticoren aurka 61-62.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Berdinketa hirukoitza maila honetan. Gernika KESB taldeak 58-59 irabazi zion Arabari asko sufritu eta gero eta ISB eta Mondragonekin berdinduta dago. Hiru taldeek 4-1eko balantzea dute. La Salle azken postuan dago  Easoren aurka 45-65 galdu eta gero. La Sallek oso aukera gutxi ditu laugarren sailkatu bezala amaitzeko.

A2

Loiola Indautxuk  59-47 irabazi zion Araskiri eta Tabirako Baquek 67-35 Askatuak taldeari. Talde biek maila mantentzeko bidean jarraitzen dute. Paules Dyper hobeto lehiatzen dabil baina garaipenik lortu ezinik. 57-48 galdu zuen Esasa Araskiren aurka.