MENU
JM-ESP-BERRIO

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Tourne Berrio Otxoa (GG), Unamuno (EG), Tabirako (GK) eta Gernika (EK) lehen itzulia bukatu eta gero liderrak

(ARGAZKIA: CB Santutxu) Bukatu da bigarren faseko lehen itzulia Junior eta Kadete mailako Liga Berezietan. 7 jardunaldi eta gero beste horrenbeste geratzen zaie aurretik. Zortziko Finala jokatzeko hautagai batzuek bere burua erakutsi dute eta argi dago nor ez den sartuko.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Tourne Berrio Otxoak bere aurkariengatiko aldea handitu du. Askartzari 68-61 irabazi dio eta partidurik galdu gabe dago. Atzetik lau taldeko multzoa dago lau  garaipen eta hiru porrotekin. Euskuba Tabernak 59-53 galdu zuen Unamunoren aurka eta Leioak pausu garrantzitsua eman du Santurtziri 45-42 irabaziz. Mungia aukerarik gabe dago Sosa Salesianosen aurka 82-43 galdu eta gero.

A2an hiru talde daude sailkapen buruan berdindurik: Zornotza, Salleko eta Tabirako.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Mutilekin gertatu bezala, nesketan ere talde bat dago gainontzekoen gainetik. Unamunok 50-35 irabazi zion Zornotzari. Mungiak bere laugarren garaipena jarraian lortu zuen Askartzaren aurka 59-38. Getxosaskik 40-45 irabazi zion Bidegintzari eta Escolapiosek Los Gemelos Balmasedari 57-50. Enkarterrietakoak sailkapenaren erdialdetik urruntzen jarraitzen dute.

A2a oso berdindua dago eta Tabirako eta Loiuren arteko partidu zuzena Loiukoek irabazi zuten 40-51. Leioak lidertzan bukatu du lehen itzulia bere partidua irabazi eta gero.

GIZONEZKO KADETEAK

Ez dago erlaxatzeko astirik A1ean. Tabirakok 66-63 irabazi zion Liola Indautxuri eta partidurik galdu gabe jarraitzen du. Leioak zentzazio onak berreskuratu zituen eta 87-43 irabazi zion Unamunori. Patronato Maristas taldeak bere laugarren garaipena jarraian lortu zuen Santurtziren aurka 58-55 eta Construcciones Armentik 76-33 irabazi zion Berrio Otxoari.

Zornotzak eta Padurak sailkapen buruan jarraitzen dute 6 garaipen eta porrot batekin.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Zaila da aurreikuspenak egitea A1eko multzo honetan. Gernika KESB 52-38 nagusitu zitzaion Zornotzari. Garaipena ez ezik, average polita lortu zuten Gernikarrek. Laurok 37-28 irabazi zion Begoñazpiri eta Zornotzarren porrotaz baliatuta gorantz doa. Escolapiosek 53-38 irabazi zion Askartzari. Durangarren derbia martxoaren 1era atzeratu da.

A2an Berrio Otxoak 34-44 irabazi zion Aguilas Salesianos talderi.