LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Lehen itzulia amaitzetik gertu | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
CAD-MASC-PATRONATO

LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Lehen itzulia amaitzetik gertu

Sei jardunaldi igaro dira Junior eta Kadete mailako Liga Berezien bigarren fasean eta asteburu honetan bukatuko da lehen itzulia. A1eko lehen postuek badituzte jabeak eta baita azken postuek ere, baina 3-4 talde daude zortziko Finalean sartzeko lehian murgildurik.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Berdintasuna da nagusi A1eko multzo honetan. Zornotzak 69-52 irabazi zion Escolapiosi, Laurok 29-34 irabazi zion azken sailkatuari asko sufritu eta gero. Begoñazpik 46-27 irabazi zion Tabirako Baque bereziari eta maila honetan aritzeko maila duela erakutsi zuen. Gernikak  Tabirako Baque Aren aurkako partidua atzeratu zuen. Gauzak horrela Lauro eta Zornotza sailkapenaren buruan daude  eta Gernikak bere atzeraturiko partidua irabaziz gero hiru talde izango ziren sailkapen buruan.

A2an Berrio Otxoa eta Aquilas Salesianos sailkapenaren gorenean daude, 5-1eko balantzearekin baina asteburu honetan oreka hori puskatuko da, izan ere elkarren aurka jokatuko dute.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1eko multzoan berdintasuna da nagusi. Unamunok 44-50 irabazi zion Getxosaskiri. Mungiak 47-56 irabazi zion Zornotzari eta sailkapenean aurre hartu dio. Askartzak bere laugarren garaipena lortu zuen Escolapiosi 52-46 irabazi eta gero. Enkarterrietako derbia Bidegintzak irabazi zuen 47-48. Partidatako emaitzetan ez zen hamar puntu baino gehiagoko alderik egon.

Bar Bira Portugalete OSK taldeak 50-43 irabazi zion Escolapiosi. Sailkapeneko goialdean Leioa eta Tabirako Baqué nabarmentzen dira.

GIZONEZKO KADETEAK

Hirugarren garaipena lortu du jarraian Patronato Maristas taldeak, oraingoan Berrio Otxoaren aurka 48-72, eta Zortziko Finalean egoteko borrokan sartu da. Aurretik Iturribidekoek Tabirako Baque indartsua dute, oraindik partidurik galdu gabe eta asteburuan Unamunori 64-86 irabazi zion. Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Construcciones Armeti aurkari zuzenaren aurka 56-53. Leioak 52-83 irabazi zion Santurtziri.

A2an, Zornotzak eta Padurak 44-62 eta 55-64 irabazi zieten Leioa eta Liolari urrenez urren.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Seigarren jardunaldia eta seigarren garaipena Tourne Berrio Otxoa taldearentzat, oraingoan Santurtziren aurka 66-75. Multzo honetan Euskuba Tabernak 71-59 irabazi zion Leioari eta bigarren postuan dago bakar bakarrik. Unamunok 49-59 irabazi zion Mungiari eta hiru garaipen daukaten taldeen artean dago. Askartza eta Dosaren artekoa atzeratu egin da.

Sallekok ere bere partidua atzeratu zuen eta Zornotza eta Tabirakok presioa eragiten die Sestaokoei.