MENU
JC-FINAL-COPA-DEL-REY

Juan Carlos García, Erregeko Koparen finalean

(ARGAZKIA: ACB Photo)

Asteburu honetan, Endesa Ligako Errege Kopa ospatu da Gasteizen eta lau jardunalditik hirutan Juan Carlos Garcia Basauriarra epaile lanetan aritu zen. Final Laurdenetan FC BARCELONA LASSA-VALENCIA BASKET partidua arbitratu zuen eta baita REAL MADRID eta VALENCIA BASKETen arteko finala.

Arbitro bizkaitarrak Antonio Conde eta Jimenez Trujillo izan zituen Real Madrilek 97-95 irabazitako finalean.

Beste behin, Nazioarte mailako arbitrorik onenetariko dela erakutsi zuen.