MENU
eskola-laguntzaileak-pin

Eskola Laguntzaileentzako Forkmakuntza Jardunaldiak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Kurtso honetan programan izena eman duten Eskola Laguntzaileentzako formakuntza jardunaldiak antolatuko ditu. Bileretara joatea derrigorrezkoa izango da eta norberaren bizilekuaren arabera antolatu dira, horrela Eskola Laguntzaileei desplazamendu luzeak ekiditeko.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak data batzuk ezarri ditu, bi astetan Eskola Laguntzaileek beraien ezagutzak handitzeko eta metodologia eta irizpideak bateratzeko,horrela aurretik geratzen diren eskola lehiaketak aurrera eramateko. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute.

  • Otsailak 13 Bilboko Kirol Etxean, beheko solairuko aretoan.
  • Otsailak 14 Durangoko Jesuitak Ikastetxean.
  • Otsailak 14 Portugaleteko Pando Kiroldegian.
  • Otsailak 20 Getxoko Fabura.
  • Otsailak 22 Bilboko Begoñazpi Ikastolan.
  • Otsailak 23 Deustuko Salesianos Ikastetxean.

Eskola Laguntzaileek formulario HAU bete beharko dute izena emateko eta formakuntza beteko duten egoitza hautatu.

Bizkaiko federaziotik gure esker ona adierazi nahi diegu Oribeltza,Getxo eta Tabirako klubei, eta baita ere Deustuko Salesianos,Durangoko Jesuitak eta Begoñazpi Ikastolari, formakuntza ekintza hauek aurrera eramaten laguntzeagatik.