MENU
  • GERNIKA-CREF-FINAL
  • GERNIKA-CREF-YAIZA
  • GERNIKA-CREF-VICKY
  • STZI-GALLOFA2
  • STZI-GALLOFA
  • BB-BARSA-PALAU-2
  • BB-BARSA-PALAU

Garaipen handiak eskuratu dituzte RETAbet, Lointek eta GDKO taldeek

Denetariko emaitzak izan dituzte bizkaitarrek estatu mailako txapelketetan. Garaipen bikaina eskuratu zuen RETAbet Bilbao Basketek Palaun, hirukoen erakustaldia eta guzti. Lointek Gernika Bizkaiak erraz irabazi zion CREF taldeari eta balio bikoitzeko garaipena erdietsi zuen GDKO Ibazaizabalek Sant Adriáren aurka. Santurtzik eta Bidaideak Bilbao BSR taldeek porrot estuak jaso zituzten eta Zornotzak soilik 10 minutu aguantatu zituen Cambadosen aurka.

 (Fotos: Bilbao Basket: ACB PHOTO/ V. Salgado // Santurtzi: Pablo Lanza /cantbasket.com //)

FC BARCELONA 68 – RETABET BILBAO BASKET  76

Endesa Ligan inork lortu ez duena lortu zuen RETAbet Bilbao Basket taldeak, Palauean irabaztea.Beltzezko gizonek etxekoen lehen erasoak gelditzeko gai izan ziren eta ostean hirukoei esker 37-37 iritsi ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenean ere berdintasuna mantendu zen eta azken laurdenean Taburen 5 hirukoei esker bizkaitarren etxera ekarri zuten garaipena.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 72 – CREF ¡HOLA! 46

Erraztasun handiarekin irabazi zuen Lointek Gernika Bizkaia CREF taldearen aurka jokaturiko partidua.Mokango eta Carterrek nagusitasuna erakutsi zuten eta 6. Minuturako 14-4 zihoazen. Gernikarren defentsa onari esker madrildarrek ez zuten saskiratzerik lortzen eta aldea handitzen joan zen. Pinak nabarmentzeko partidua egin zuen. Mario Lopezek minutuak banatzeko aukera izan zuen Kopari begira. Kopara zentzazio onarekin doaz Gernikarrak.

AMETX ZORNOTZA 69 – CAMBADOS 99

Denboraldi honetan Zornotza hobeto dabil kanpoan etxean baino,horren adibide dugu larunbatean Cambados taldearen aurka gertatutakoa. Hamargarren minutuan 21-21eko berdinketa zegoen baina ordutik aurrera Cambadoseek erasoan ligako talderik onena zela erakutsi zuen. Ezinezkoa zen berdeentzat talde horia geldiaraztea. Bigarren laurdenean bukatu zen partidua.

GDKO IBAIZABAL 67  – SNATT’S FEMENÍ SANT ADRIÀ 54

LF2ko talde indartsuenetariko bat jaso zuen GDKOk, horren adibide dugu lehen laurden bukaeran izandako emaitza 8-17. Ibarretxek inoiz plazaratu gabeko boskotea atera zuen eta ez zuen funtzionatu. Horrek aulkian zeudenei gogo gehiagorekin jokatzea sortu zien eta efektu positiboa sortu zuen. Pixkanaka markagailua berdintzen joan zen atsedenaldira 27-33 iritsi zirelarik.

Atsedenaldia eta gero Peñak kataluniarren eremuko defentsa hautsi zuen, GDKO defentsan ongi kokatu zen eta Ramascok taldea bere gain hartu zuen azken garaipenera eramateko. Avegarea ere alde jarri zuten Galdakaokoek.

CB SANTURTZI 56 – GALLOFA&CO 58

Garaipenak ihes egin zien Santurtziarrei Mikel Trueba Kiroldegian- hasieran 9-21eko partziala jaso eta gero atzetik aurrera egiten saiatu ziren etxekoak. Gacicek arazoak eragin zizkien etxekoei, 0-15eko partziala ezarriz eta bigarren laurdenean 9-27. Partidua ez zen hautsi izan ere bigarren laurdeneko azken minutuetan 7-2ko partziala lortu zuten atsedenaldira 21-34 joan zirelarik.

Aukerak izateko defentsan estutu beharra zegoen eta erasoan ere gehiago estutu beharra zegoen. Esan eta egin, 30. Minutuan 36-44. Betolazak 44-46 ra hurbildu zuen taldeak. Santandarrekoak ordea ez zuten hutsik egin eta Bartolomek bi saskiratze garrantzitsu sartu zituen. Azkenean 56-58ra hurbildu ziren etxekoak jaurtiketa libreei esker.

Zuzeneko aurkari batek aurkako partidua galdu zuten berriz ere moreek eta bigarren postutik bi garaipenetara aurkitzen dira.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 75 – AMFIV VIGO 78 

Bilbotarrek hamargarren jardunaldian atzeratutako partidua jokatu zuten. Irabazi ezkero Kopako serie buru izateko aukera zuten. Txurdinagakoek aurreko partiduetan baino hobeto jokatu zuten baina azken minutuek partidua erabaki zuten. Domingo Gilen mutilak ez ziren izan gai azken minutuetan saskiratzeko. Partidu hasieran Bilboko Udaleko Alkateordeak ohorezko sake bate gin zuen.