MENU
claudia-aponte

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik bere partiduak galdu dituzte eta Igoera Faseak jokatzea zailago dute

GDKO Ibaizabalek era Santurtzi taldeek ezin izan zituzten beraien partiduak irabazi. Galdakaokoek Universidad de Oviedoren aurka galdu zuten ezustean eta Santurtzik puntu bakarragatik Pas Pielagos taldearen aurka. Talde biek urrunago dute igoera fasea porrot hauek jaso ondoren.

RETABET BILBAO BASKET 82 – MONTAKIT FUENLABRADA 76

Bigarren garaipena jarraian RETAbet Bilbao Basket taldearentzat eta berriz ere Endesa Ligako play-oss postuetan dago. Garaipena lehenago ziurtatzeko aukera izan zuen. Bilbotarrek denbora osoan gidatu zuten partidua eta une batzuetan aurkariari aukerarik gabe utziko liokeen kolpea emateko aukera izan zuten baina ez zuten aprobetxatu. Bukatzeko 3 minutu falta zirenean 75-74ra hurbildu ziren eta orduan Mumbrú irten zen erabakitzeko.

AGUSTINOS LECLERC 85 – AMETX ZORNOTZA 90

Talde Zornotzarrak etxetik kanpo arrisku gehiago duela erakutsi zuen berriz ere. Mikel Garitaonandiaren taldeak aurkariaren lehen minutuetako erasoak gelditu zituzten eta bigarren partzial amaierara 38-39 iritsi ziren. Bigarren zatian Zornotzarrek erasoan ondo ibili ziren eta 45-55 jarri ziren aurretik. Zornotzarrek ondo jokatu zuten baina jaurtiketa libreen portzentaje exkaxaren ondoren (25/32) sufritzetik gertu izan ziren.

UNIVERSIDAD DE OVIEDO 82 – GDKO IBAIZABAL 73

Ezusteko porrota jaso zuen GDKO Ibaizabalek Oviedon, eta Galdakaokoek Igoera Faseko borrokatik aldentzen dira. Hasierako 16-24ak itxaropena sortu zuen Bizkaitarrengan baina errebotean arazoak sortzen hasi ziren. Estitxu Ibarretxeren taldeak markagailuan aurretik jarraitzea lortu zuen baina Asturiarrek azken laurdenean  buelta eman zioten markagailuari. Defentsan erraztasun handiak eman ziren  eta azken laurdenean jasotako 25 puntuak erabakigarriak izan ziren.

PAS PIELAGOS 65 – SANTURTZI 64

EBA ligan fase garrantzitsu batera iritsi gara. Bigarren itzuliko lehen jardunaldi hauek ez dute garailerik erabakiko, baina bai hautagai batzuk behin betiko baztertzeko balioko dute. Santurtziarren puntu bakarrarengatik galdu zuten Pas Pielagosen aurka Renedon. Partidu oso orekatua izan zen. Ezkerraldekoek hiru laurden irabazi zituzten, baina hirugarren laurdenean jasotako 19-10ekoa erabakigarria izan zen.Seck eta Orlov gelditzen saiatzeko hirukoetan 4/22  baino ez zuten lortu.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 73 – AMIVEL IF. CLÍNICAS RINCÓN 42

Bidaideak  taldeak irabaztea lortu zuen Amivelen aurka. Partiduko 10. Minuturako 22-9 jarri ziren aurretik. Joko onak eta defentsan erakutsitako ideia argiek  markagailuan bere isla izan zuten. Azken laurdenera 53-34ko alde erosoarekin iritsi ziren eta azkenean 73-42 irabazi zuten.