MENU
RAFA-PUEYO-ESTELA

Rafa Pueyo: Bizkaian harrobi ona dugula uste dut

(ARGAZKIAK: ACB Photo/ Estela/ Federación Cántabra de Baloncesto eta BiSF)

Rafa Pueyori Txus Vidorretaren eskutik ezagutu genuen LEB 2tik ACBra era magiko batetan igotako Bilbao Basketen. Vidorretaren irteera eta gero Pueyok Bilbaon jarraitu zuen Fotis Katsikarisen esanetara eta batera pentsatu ezinezko helburuetara heldu ziren: ACBko final bat eta Euroligako final laurdenak non CSKA Moskuk ikaragarri sufritu zuen Miribillan final erdietara heltzeko. Bilboko lehen taldera heldu zenean zorte txarra izan zuen: arazo ekonomiko larriak nagusi izan ziren. Nahiz eta Pueyok era garratz batetan Bilbao Basketetik kanpo geratu Bizkaiko saskibaloiarekin lotura mantendu du urteetan zehar. Gaur egun Santanderreko CD Estelako entrenatzaile nagusia da EBA ligako A-A taldean. Bertan, 13 garaipen lortu ditu bakarra galdu gabe lehen posturen jabea izanik. Gainera igande goizeetan teknifikazio saioak eskaintzen ditu La Sallen eta Euskadiko txapelketararte bideratu zituen Bizkaiko kadeteen selekzioko kideak pasioarekin jarraitzen ditu.

Nola bukatzen duzu Kantabrian entrenatzen?

Pasadan urtean Santanderreko Universidad Europea del Atlántico unibertsitatean klaseak ematen hasi nintzen. Bertan Heziketa Fisikoko gradoa dute eta nik saskibaloiko asignatura ematen dut. Bertatik lanean nenbilela jakin zutenean EBA ligako talde batetan entrenatzea eskaini zidaten eta aurten hemendik lanean jarraitzen dudanez oso idei ona iruditu zitzaidan.

Igualatorio Cantabria Estelak 13 garaipen lortu ditu 13 partidetan. 100 punto baino gehiago partida bakoitzeko. Zein da sektretua?

Dudarik gabe talde ona dugula. Miraririk ez daude eta gure kasuan taldearen kalitatea oso ona da. Gainera oso ondo entrenatzen ari gara eta oso era serio baten lan egiten dugu. Nahiz eta kateogria amateurra izan, ahal dugun eta erarik profosionalean lan egiten saiatzen gara. Goiz eta arratsaldeko saioak egiten ditugun talde bakarrenetakoa gara. Egia esateko ez jokalari guztiekin ze bakoitzak bere lana edo ikasketak ditu. Egindako lana kantxan egindakoan ikustea oso garrantzitsua da.

Partida bakoitzean lortutako puntu kopuru altua joko erasokorraren gaineko apustu baten ondorioa da edo taldearen kalitateak ematen dizun ondorioa?

Orokorroean oso talde ona dugu baina taldearen jokoak eta sistemak aipatutako ematzak ahalbideratzen dituzte. Atzean gogor aritzea saiatzen gara baina partidari ipintzen diogun erritmo altuak da abantaila ematen gaituena. Aurkariak behartzen ez bagaitu defentsa on batekin, ez dugu inoiz espekulatzen.

Igotzea da helburua?

Denboraldi honen hasieran ez behintzat. Iazko denboraldia hobetzen badugu, iaz hirugarren gelditu zen taldea, ontzat hartuko genuen. Gaur egun iazko denboraldia hobetzeko bidean gaudela ikusita agian zure helburuak aldatzen dira eta gorantza begira hasten zara. Horrela, gaur daukagun helburua lehenengo postuari eustea litzateke igoera fasean aritu ahal izateko. Baina igotzea oso zaila da. EBA ligan 90 talde baino gehiago daude eta bakarrik lau igotzen dira. A-A taldeko lehen postua lortu nahi dugu gero A-B taldeko txapeldunaren kontra A taldearen lehenengo postua jokatzeko eta, ondorioz, Zilarrezko LEB ligara doan igoera fasearen antolatzaileak izateko aukera eskuratzea nahi dugu. Hori denboraldi arrakastatsua markatuko luke.

Zure taldean bizkaitar bi eta adopzio-bizkaitar bat daude.

Bai, Jon Peña eta Miguel Angel Blanco bizkaitar puroak dira eta Tomas Hamp adopoziokoa litzateke. Hirurak titularrak dira. Miguel orain minduta dago baina guretzako oso garrantzitsua da ze oso jartikitzaile ona da eta saskiratzaile ezin hobea. EBA ligako historioako saskiratzaile onenen artean dago. Bestalde, Jon Peña apostu bat da. 19 urteko jokalaria da eta orain arte kalitatezko minutu gutxi jolastu dituena. Iaz Zornotzan egon zen baina gutxi jolastu zuen. Tomas-ek, ordea, kategoria gorenetan aritzeko kapaza da eta diferentzia markatzen du.

Bilbao Basketetik igaro zenetik hainbat urte pasa eta gero, nolako jokalaria da gaur egun Hampl?

28 urte ditu eta fisikoki aldatu da. Bilboko etapan baino askoz indartsuago dago. Urteekin eta lanarekin lortu du gaur eguneko indarra aparta. Eta gainera jokua askoz hobeto ezagutzen du. Andorra ACBra bideratu zuen eta Palentziarekin Kopa bat lortu zuen. Horrela, EBA ligan dominatzen du eta guretzako oso garrantzitsua da bai bere kalitateagatik eta bai bere jarreragatik. Tomasek gorago jolasteko aukerak dituela badaki eta eskaintzak izan ditu baina Santanderren daukan rolarekin oso pozik dago eta gurekin geratzea erabaki zuen.

Hau zure lehenengo denboraldia da EBA ligan.

Bai, Askartzarekin EBA ligara igotzeko fasea jolastu genuen baina igotzerik ez genuen lortu. Oraindik LEB 2 edo Zilarrezko LEB liga existitzen ez zela uste dut eta, ondorioz, EBA liga gaur egun baino askoz gogorragoa zen.

ACB eta EBAko entrenatzailea izan zara. Zeintzuk dira lehiaketa bien arteko ezberdintasunak?

Ezberdintasun ugari daude. Bai ekonomikoak, aurrekontuak ezin direlako konparatu, eta bai estrukturalak, EBA ligan epaile bakar bi daudelako. Fisikoki beste era bateko jokalariak dira. Azkenean kategoria erdi amateurra da, ahal dituzten orduetan entrenatzen dute, beti beraien ikasketen eta lanen arabera. Liga profesionaletan dagoen esklusibitatea ez da existitzen.

Nola gogoratzen duzu Bilbao Basketen izandako esperientzia?

Gauza onak eta txarrak gogoratzen saiatzen naiz baina egia da gauza on gehiago egon zirela. Urrezko LEB ligara lortutako igoera  oso polita izan zen eta oso garrantzitsua eta askotan jendeak igoera hori ahaztu egin duela ematen du. ACBko finala eta Euroligako final laurdenak Moskuko CSKAren kontra ahaztezina da. Oso bizipen politak izan ziren baina gehiegi gastatzetik etorri zirenak. Ondorioz, entrenatzaile nagusia bezala izandako lehenengo denboraldia oso gogorra izan zen. Jokalariak grebara joan ziren eta kirola bigarren plano batetan geratu zen. Baina beno, 12 denboraldi egon nintzen bertan eta txarra bakarra izan zen. Tristeena da hainbat urteetan taldean aritu eta gero nire lana ez zela era egoki batetan baloratu eta clubetik kanpo geratu nintzela.

Ezberdintasunak ikusten dituzu Kantabriako eta Bizkaiko saskibaloien artean?

EBA ligan oso sartuta nago eta ia ia ez dut hortik nire burua ateratzen. Udal eskolen ideia bitxia iruditzen zait Bizkaian antzerako ezer ez dugulako. Jokuan ez ditut ezberdintasunak somatzen baina partida guztiak aterpean jolasten direla badakit.

Bizkaiko saskibaloiarekin harremanetan jarraitzen duzu.

Iaz Bizkaiko kadeteen selekzioko entrenatzailea izan nintzen eta Euskadiko txapeldunak izan ginen. German Monje, Ituiño edo Iñaki Camarerorekin erlazio ona mantentzen dut. Gainera, igande goizeetan umeentzako teknifikazio saioak egiten ditut La Salle eskolan. Era berean, Bizkaiko Federakuntzak antolatzen dituen kurtsoen irakaslea naiz.

Nolakoa izan zen Bizkaiko kadeteekin bizitako esperientzia?

Oso polita. Entrenatu gabe nengoen urte hartan. Saskibaloiaren inguruan aritzeko balio zitzaidan baina baita Bizkaiko oinarrizko saskibaloia hobeto ezagutzeko. Gazteekin oso ondo pasatu nuen. Bizkaian harrobi ona dugula uste dut. Oso mutil noble eta diziplinatuak dira. Bai jokalarientzat bai gorputz teknikorako oso esperientzia polita izan zela uste dut eta gaur egun jarraitzen diet. Bere taldeekin eta selekzioekin egiten dituzten emaitzak jarraitzen ditut.

Igande goizeko teknifikazio saioei buruz zer esan zenezake?

Ba bertan Bizkaiko mini selekzioetako hiru mutil eta neska bat aritzen dira beste batzuen artean. Hiru mutilak Euskadiko aurreselekzioan daude. Oso polita da bertara datozen umeak saskibaloia maite dutelako eta ez delako existitzen inolako presioa. Ikastera etortzen dira ahoan irri bat dutela. Jasotzen dudan erantzuna oso positiboa da eta alde horretatik asko baloratzen dudan lan bat da.

Zeintzuk dira zure helburuak entrenatzaile bezala?

Entrenatzaile profesional baten bizitza oso konplikatua da. Hainbat gauza ondo joatea beharrezkoa da garaitzeko. Ni epe laburreko helburuak betetzen saiatuko naiz. Lehenengo eta behin, Igualatorio Cantabria Estelak daukan garaipenen ibilibidea mantentzea da nire lehenengo helburua. Horrela, igotzeko fasea antolatzera heltzen bagara oso pozik egongo naiz. Era berean, fase hori antolatzea beste helburu bat da: Santanderren erakustea Zilarrezko LEB ligan egotea posiblea dela. Horren ondorioz eskaintza profesional berriak jasotzen baditut ba oso ondo. Baina momentu honetan nire EBA ligako taldean, nire teknifikazioetan eta nire kanpusetan murgilduta nago.