MENU
CHARLAS-JOR3-PRESIS-GERMAN

Germán Monge, Euskadiko Saskibaloi federazioko presidente berria

German Monge bilbotarra, Euskadiko Saskibaloi Federazioko bosgarren presidente izendatu dute, Euskadiko Saskibaloi Federazioko batzarkideek,Hasiera batean bi hautagaitza aurkeztu baziren ere, José Arturo Aguadok bere hautagaitza kendu zuen asteazken goizean eta horri esker Germán Moge automatikoki Euskal Federazioko agintari gorenean bihurtu zen, bozketa beharrik gabe. Horrela, Ez ohiko Batzarrean Monge presidente izendatu zuten.

German Monge hamarkada bat baino gehiago egon da Bizkaiko Federazioaren buru, 2005/06 denboralditik. Emakumezkoen saskibaloiaren sustatzaile sutsua izan da eta saskibaloi sozialaren aldeko lanaren aldekoa. Nazio mailako eta Nazioarteko saskibaloi ekitaldi handiak ekarri ditu Bizkaira. Hauek dira Mongeren lorpen garrantzitsuenak.

german-atril

Esperientzia honekin eta Espainiako Saskibaloi Federazioko Batzorde Delegatuko kidea izateaz aparte, Patronato,Getxo, Las Salle Bilbao edo Mondragon bezalako taldeen entrenatzailea izan da. Jokalari bezala Maristas taldean aritu zen. Germán Mongek Euskal Federazioa ezagun du, izan ere 1990tik Batzarreko kidea da eta 2002-03 denboraldian Kirol Zuzendaria izan zen. Zuzendaritzako kidea ere izandakoa da.

Comision-Delegada-german

Monge eta bere Zuzendaritza taldeak 10 puntu estrategiko hauen gainean egingo dute lan:

1.  2016-2020 aldirako Plan Estrategiko bat burutuko dute, Batzar Orokorrean onartu beharrekoa.

2. Entrenatzaile eta Arbitroen kurtsoen formazio curriculumak eta homologazioak kudeatzea, Euskal lurraldeetako federazioekin protokolo bat adostuz.

3. Euskadin, interes orokorra duten Saskibaloi Ekitaldi Handiak antolatzea, beti lurraldeetako federazio, instituzio, klub, boluntario eta beste kolektibo sozialekin batera.

4. Euskal Lurraldeetako Federazioek antolatutako ekintzak diruz laguntzea, horretarako kudeaketa eta jarraipen komisio bat antolatuz, beti gardentasun eta objetibotasun parametroak erabiliz.

5.Emakumearen papera aldarrikatzea, aukeren berdintasuna, federazio munduan presentzia, bai kirol arloan eta bai gobernu organoetan, berdintasun legea betez.

6. Izaera iraunkorreko Lehiaketen Behatokia martxan jartzea, Euskal Ligak ezagutzera emateko eta indartzeko helburuarekin.

7. Zuzendaritza Batzorde  plural eta parte-hartzaile bat sortzea, euskal saskibaloiaren interes orokorrerako erabakiak hartzeko.

8. Izaera iraunkorreko Batzorde bat osatzea laguntza medikuko aseguru primaren kontratazio eta negoziaziorako,eta beronen erabilpen egokiaren jarraipenerako.

9. Federazio eremuan hizkuntz normalizazioa eta elebitasunaren aldeko lana, erabiltzaileekin izaten den komunikazioan arreta berezia jarriz.

10. Euskal Federazioak antolaturiko ekintzetan Presidentearen eta Zuzendaritzako Kideen presentzia eta hurbiltasuna sustatzea.

Planteamendu honekin eta euskal saskibaloiaren batasunaren alde lan egiteko konbentzimenduarekin abiarazten du German Mongek legegintzaldi hau.