MENU
  • BASKONIA-BB2
  • BASKONIA-BB
  • ARASKI-GERNIKA
  • ZST-NAVARRA4
  • ZST-NAVARRA3
  • ZST-NAVARRA2
  • ZST-NAVARRA

Berdinketa Bizkaitar eta Arabarren arteko derbi bikoitzean

FEB lehiaketetan dabiltzan gure taldeentzat erabakigarriak ziren partiduak jokatzen ziren asteburu honetan. Horretaz aparte bizkaitar eta arabarren arteko bi partidu. Gizonezkoetan RETAbet taldeka kopara sailkatzeko zituen aukera apurrei agur esan zien eta emakumezkoetan Lointek Gernika Bizkaiak garaipena lortu zuen . Santurtzik Ardoi aurkari zuzenari irabazi zion eta Zornotzak eta Galdakaok beraien partiduak galdu zituzten.

 (RETABET ARGAZKIAK : ACB Photo/A. Arrizabalaga)

BASKONIA 84 – RETABET BILBAO BASKET 63

Agur kopako ametsari. RETAbet Bilbao Basketek Baskoniaren aurkako partidua irabazi beharra zeukan eta Andorraren porrotari itxaron. Lehen betebeharra ez zen bete eta berdin zion bigarrena betetzea ala ez. Buesa Arenan ospatutako derbian Baskoniak hasieratik erritmoa jarri zuen, abantaila lortuz. Etxeko taldeak ez zuen garaipena arriskuan ikusi.

LACTURALE ARASKI 61 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 63

Luzapena behar izan zuen Lacturale Araski taldeak asteburuko beste euskal derbian. Oso partidu bizia izan zen,kalitatea ez protagonista izan eta Carter-Mokango bikotea Gernikarren garaipeneko gakoa izan zen.Kongokoak estreinako partidua zuen Gernikarrekin. Partiduko azken zatian jaurtiketa libre asko huts egin zituzten. Asurmendik bere esku izan zien garaipenaren saskiratzea baina ez zuen asmatu eta ondorioz luzapenera jo zuten.

Luzapenean jaurtiketa libreek bere garrantzia izan zuten. Antolatzaile nafarrak asmatu egin zuen eta horri esker garaipena Gernikarren alde erori zen.

AMETX ZORNOTZA   60 – BASKET NAVARRA 64

Zornotzak lehen 30 minutuan egindako lan ona zakarretara bota zuen. Azken laurdena 56-44ko aldearekin abiarazi zuten. Laurden honetako lehen saskiratzea, berau bukatzeko 19 segundoren faltan sartu zuten (jaurtiketa libre bat eta hiruko bat- 4 puntuak Vuceticek). Basket Navarrak bizkaitarren hutsegiteak baliatu zituzten 0-16ko partziala egiteko. Basket Navarrak partidua eta averagea irabazi zituen.

AROS PATATAS HINOJOSA 72 – GDKO IBAIZABAL 41

GDKO taldeak erraz galdu zuen liderraren etxean. Ez zen erraza  joko antolatzaile titularra gabe, partidua irabaztea. Ainara Ramasco min hartuta zegoen aurreko jardunalditik, baina horretaz aparte bizkaitarrek  aurpegia eman zuten lehen zatian, etxeko taldeak urruneko jaurtiketetatik asmatzea lortu zuen arte.Preskienyteren nagusitasuna erabakigarria izan zen.

SANTURTZI 65 – ARDOI 55

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Santurtzik EBAko AA multzoko bigarren postua lortzeko borrokan dagoen talde baten aurka. Hasieratik nafarrek lan serioa egin zuten defentsan eta erasoan eroso zeuden (15-17, 10.min). Hirugarren laurdenean Santurtzi 10 puntuko aldearekin galtzen zegoen. Hor Mikel Sainz de la Maza eta bere taldearen erasoko erreakzioa etorri zen. Atzealdean sendotasun handia erakutsi zuten Erreboteetan izandako kontrola eta bigarren aukerak erabakigarriak izan ziren moreen garaipenean.