MENU
  • SELECCIONADORES-BIZKAIA-MIN
  • PANIZO-BIZKAIA-MINI
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-pan
  • CTO-E-MINI-COPAS
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-012
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-011

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Hautatzaileek txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte

Bukatu da minien lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketa eta Bizkaiak bi titulu eskuratu ditu. Gure selekzioek ez zuten partidurik galdu eta kurtso ia perfektu bati agur esan zioten, 8 titulu posibletik 6. Ibon Lopez de Letona eta Javi Garcia Panizok txapelketaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

IBON LÓPEZ DE LETONA

Txapelduna, bi garaipen bi partidutan, helburua bete duzue?

Helburu handiena neskentzat esperientzia ezinhobe bat sortzea zen, gehienentzat mota honetako lehen txapelketa zen. Helburu nagusia beraiek gozatzea zen eta uste dut lortu dugula.

Zer da Bizkaiak Txapelketa honetan hobeto egin duena?

Lehendabizi entrenatzea, gero oso ondo defendatu dute eta azkenik erasoan ausartak izan dira.

Izen propio bat nabarmenduko zenuke?

Ez, taldea bera nabarmenduko nuke.  Hilabete guzti hauek eta gero oso lan ona egin dute.

Bizkaiko Hautatzaile bezala zure lehendabiziko esperientzia izan da, Nola bizi izan duzu?

Pertsonalki gauza asko bizitakoa naiz baina esperientzia hau oso aberasgarria izan da. Umeak gustuko ditut eta Saskibaloia eta umeen arteko nahasketa hau itzela izan da.

JAVI GARCÍA PANIZO

Txapeldunak, bi garaipen bi partidutan, helburua bete duzue?

Txapeldunak izatea baino gehiago, helburu nagusia umeek gozatzea zen. Entrenatzaile desberdin bat duten guztietan bilatzen den bezala, oraingoan ere zerbait berria irakastea zen helburua.

Zer da Bizkaiak txapelketa honetan hobeto egin duena?

Kanpoko jaurtiketak egin behar zituztela ulertu zuten. Jaurtiketa egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar zituzten.

Izen propio bat nabarmenduko zenuke?

Ez, gaur Markelek partidu on bat jokatu du, atzo Unaiek ere oso ondo jokatu zuen, baina denak paretsu ibili dira. Kanpotik jaurti, baloia pasatu,baloia lurrera bota…egiten ditugun 12 mutiko ditugu eta hori asko igartzen da. Beste selekzio batzuek ezaugarri horiekin 4 edo 5 kide baino ez dituzte.

Bizkaiko hautatzaile bezala zure lehendabiziko esperientzia izan da, Nola bizi izan duzu?

Niretzat oso aberasgarria izan da. Adin honetako mutikoek kasu asko egiten dizute, badakite beraientzat ona delako esan diezula. Zutaz konfiantza osoa dute.