MENU
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-9
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-8
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-7
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-6
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-4
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-3
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-5
  • CTO-E-MINI-FEM-G-BIZK-2
  • CTO-EUSK-MINI-FEM-GPZK-BIZK
  • CTO-E-MINI-FEM-CELEBRA

MINIEN EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiko neskak irabazle

Bizkaiko mini mailako nesken selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, hirugarren jardunaldian Gipuzkoari 49-77 irabazi eta gero. Arabarren aurka jokaturiko partidua ere irabaztea lortu zuten eta horrela beste urte betez titulua lortu zuten.

Hasieratik selekzio biek goialdean presionatzen zuten.Baina Bizkaiak lan hobea egin zuen eta lehen laurdena 8-13 aurretik bukatu zuen. Bizkaitarrek oso lan ona egin zuten defentsan bigarren laurdenean, Egiaren lana azpimarratuz. Romeroren kanpoko jaurtiketei esker aurretik jarraitu zuten gureek 15-23. Atsedenaldira heltzeko gutxi falta zenean, Bizkaiak hirukoekin asmatzen zuen eta abantaila 20-37ra handitu zen. Atsedenaldian 23-39.

Bigarren zatian Gipuzkoa esnatzen hasi bazen ere Bizkaitarrek ideiak argi zituzten eta markagailuko abantailak bere horretan jarraitzen zuen 35-52. Gipuzkoak ez zuen amore ematen eta Ibon Lopez de Letonaren neskek ez zuten partida hausten. Bizkaitarrek hamar puntu baino gehiagoko aldeari eusten zioten uneoro, azken 8 minutuak 47-62ko abantailarekin aurre egin behar zutelarik. Ez zen inolako sorpresarik egon, Bizkaia nagusi izan zen, amaieran 49-77.