MENU
JON-EGIA-ETA-IRATI-EGIA

EUSKADIKO MINI SELEKZIOA: Bizkaiko selekzioa, guraso baten begiradarekin

Denboraldi oni dagokionez, bukatu da Bizkaiko Selekzioen lana. Jokalariek ez dituzte saio bikoitzak izango asteburuetan. Igandeetan ez dira selekzioak batuko eta jokalariak ez dituzte selekzioaren inguruan egin dituzten lagunak ikusiko. Gurasoek ez dituzte bidaia extra horiek egin beharko. Beraien konpromisorik gabe ezinezkoa litzateke guzti hau. Euskadiko txapelketan Bizkaia ordezkatuz parte hartu duen kirolari baten guraso batekin hitz egin dugu.

Euskadiko txapelketa batera joatea, aurpegi ezagunak ikustea da, batez ere Haur, Kadete eta Juniorretan. Beraien belaunaldien barruan bloke bat osatzen duten kirolariak dira. Denboraldi osoan aurkariak direnekin talde berean batzea sentsazio polita da. Familien artean ere, selekzioaz haratago doazen erlazioak sortzen dira. Minien kasuan dena berria da beraientzat. Gehienak teknifikazio programatik pasa dira baina esperientzia guztiz berria da. Jon Egiaren kasua dugu hau. Saskibaloi munduan denbora gutxi darabiltenek ez dute ezagutuko, baina 90. Hamarkadan eta 2000. Urte hasieran kantxetara joaten zirenek ziur ezagutuko dutela.

Egia La Sallen hezi zen. Saskibaloian berandu hasi zen jokatzen, BBBko bigarren mailan.Hori dela eta ez zen inoiz Bizkaiko Selekzioarekin  joateko deitua izan. Loiola, Urdaneta,Santurtzi eta UPV taldeetan aritu zen eta talde morearekin EBA mailan jokatu zuen. Orain Bizkaiko minien selekzioarekin dauka bere alaba, Irati Egia. Oso urduri bizi du bere alabaren esperientzia. Edozein gurasok izan dezakeen zalantzak ditu: “ Asko eskatzen diodala usted ut. Jokalari izanak uste dut nire alabaren partiduak beste begi batzuekin ikustea ekartzen didala eta beti hutsegiteak ikusten ditut”. “Askotan uste duzu gomendioak ematean erratu egin zarela. Azkenean onena soilik entrenatzailearen informazioa jasotzea da, eta horrela bera bakarrik jabetuko da jokoaz”.

IRATI-EGIA

Gomendiorik onena “jokoaz goza dezala da, partidua bukatu denean dena eman duenaren zentzazioa izatea. Uste dut joko honetaz eta beste edozein kirolez gozatzeko aukera bakarra  bizia eta lehiakorra izatea dela “.

Hortik aurrera, Semiprofesionala izan zen jokalari baten ikuspegitik “ahal den urrunen heltzea da, horrela bizi behar dituen esperientziak behar bezala bizitzeko”.

Aitaren ustetan, jokatzeko orduan, Iratirengan oso Jon gutxi dago. “Ni baino nahiko hobeagoa da, nik bere adinean ez nuen jokatzen,berandu hasi nintzen baina ahulagoa nintzen defentsan, Irati ni baino biziagoa da”. Aurre-selekzio prozesua eta Txapelketa etxean kudeatzea ez da lan erraza. Egiak dio “ aurre-selekzioko lehen entrenamenduetan ez zegoen horren urduri, baina behin betiko selekzioa hurbiltzen zenean urduritasuna nabariagoa zen”. Azkenean esperientzia honek asko eman die “ Iratiri selekzioak ematen dion profesionaltasuna gustatu zaio gehien,entrenatzaile bat baino gehiago izatea, entrenamenduen seriotasuna…, teknikoek umeen adinera egokitzen jakin izan dute”.