MENU
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-9
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-8
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-7
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-6
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-5
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-4
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-3
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-2
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-1
  • CTO-E-MINI-MASC-G-BIZKA-CAM

EUSKADIKO MINIEN TXAPELKETA: Mutiletan ere Bizkaia nagusi

Maila honetan talde biek lortu dute garaipena, bai mutilek eta bai neskek. Bizkaiak Deban ospatutako txapelketa irabazi zuen hirugarren jardunaldian Gipuzkoari irabazi eta gero. Hirukoak eta Bizkaitarrek egindako joko alaia nahikoa izan ziren Gipuzkoari irabazteko. Amaieran 62-87.

Tentsio asko izan zen mutilen arteko Gipuzkoa-Bizkaia partiduan. Partidu hau irabazteak, Txapelketa irabaztea zekarren. Hasieran Bizkaiak abantaila lortu zuen 3-10. Lehen laurdenaren bukaeran 8-17. Boskote berria sartuta abantailak bere horretan jarraitu zuen baina Gipuzkoarrek baloi gehiago izan zuten bere gain,22-32. Javi Garcia del Pozoren mutilek intentsitatea eta abiadura bilatzen zuten. Horrek prezipitatzea ere bazekarren, atsedenaldian 32-39.

Dena erabakitzeke zegoen, izan ere Bizkaiari partidua haustea kostatzen zitzaion. Laugarren laurdenean abantaila handitu egin zuen, Bizkaiak kanpoko jaurtiketekin asmatu egin zuen eta horrek plus bat eman zion 42-55.Arabarren aurka lortutako 13 hirukoak berdintzea ez zen erraza baina bai bidea, Gipuzkoarri irabazteko.42-63ko markagailuari buelta emateko Gipuzkoak miraria behar zuen,eta ez halakorik eman.  Amaieran 62-87.