MENU
  • CAD-FEM-ASC-LV-GERNIKA-PAUL
  • JM-LOIOLA-UNAM010
  • JM-LOIOLA-UNAM9
  • JM-LOIOLA-UNAM2
  • JM-LOIOLA-UNAM7
  • JM-LOIOLA-UNAM
  • JM-LOIOLA-UNAM1
  • JM-LOIOLA-UNAM4
  • JM-LOIOLA-UNAM012
  • JM-LOIOLA-UNAM3

Loiola (GJ), La Salle eta Ibaizabal (EJ), La Salle (GK) eta Gernika (EK), Euskal Ligara igo dira

Asteburu bizia izan dugu Bizkaiko Junior eta Kadete mailako igoerak eta maila mantentzeko kruzeekin. Liga Berezietan lehen bi postuetan geratu direnek Euskal Ligara igotzeko kanporaketak jokatzen zituzten eta ezustekoak izan ziren.

 

GIZONEZKO JUNIORRAK

Finalerdietan Loiolak Torne Berrio Otxoaren aurka jokatu behar zuen eta Indautxukoek lan asko egin ondoren 80-71 nagusitu zuren. Leioak ezin izan zion Unamunori irabazi eta honek ezustekoa eman zuen 64-78 irabazita.

Partidu erabakigarrian Loiolak erraz gainditu zuen Unamuno. Loiolak nagusitasun handia erakutsi zuen eta bigarren zatian hamar puntu baino gehiagoko aldeekin ibili ziren.

 

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Maila honetan igoera postu bi zeuden jokoan, hori dela eta finalerdien irabazleek bazekiten mailan igoko zirela. Multzoko liderrek kantxa faktorea ez zuten alde izan baina La Sallek ez zuen behar izan. Mungiari 52-31 irabazi eta gero, porrota ezagutu gabe jarraitzen du. Construcciones Zamakoak bere milagarren saiakera zuen baina oraingoan lortu zuen. Asko sufritu eta gero 50-48 irabazi zioten Unamunori.

Igandeko partiduan La Sallek 70-46 irabazi zuen, bere menderaezintasuna erakutsiz.

 

EMAKUMEZKO KADETEAK

Espero gabeko emaitzak izan genituen multzo honetan. Finalerdietan ez ziren multzoko lidertzak errespetatu. Laurok, bere multzoan oso indartsu egon eta gero, beste multzoko bigarren izan zen Paules Dyper Uniformes taldearen aurka galdu zuen 43-44.azken talde honentzako lehendabiziko aldia zen igoerako faserako sailkatzen zirela. Beste multzoan Escolapios partidurik galdu gabe zegoen eta ezer gutxi egiteko gai izan zen Gernikaren aurka. Gernikarrek partidua kontrolpean izan zuten. Bilbotarrak saiatu ziren baina Gernikarren erantzunak aldeak nabarmen igoarazi zituen. Azkenean 43-66.

Azken kanporaketan Gernika KESB Paulesi nagusitu zitzaion. Atsedenaldian 34-27. Hirugarren laurdenean partida apurtzeko saiakera egin zuten Gernikarrek baina talde Barakaldarra ez zegoen prest horren erraz etsitzeko. Ezkerraldekoak errotazio gutxiago egin zutela nabaria zen eta Gernikarrek defentsan egindako aldaketekin partidua bereganatzea lortu zuten.

 

GIZONEZKO KADETEAK

Maila honetan jokaturiko finalerdiak oso desberdinak izan ziren baina bietan faboritoak nagusitu ziren. Leioak 68-61 irabazi zion Construcciones Armetiri eta la Sallek 85-43 Tabirako Baqueri.

Jardunaldi erabakigarrian multzo bakoitzeko liderrak genituen nor baino nor. Leioa SBT ez zen gain izan La Salleri aurre egiteko,83-50. Horrela Deustukoek hiru talde izango dituzte Euskal Ligetan denboraldi honetan.