MENU
LEIRE-BENITO-BANQUILLO

Leire Benito, Bizkaiko emakumezko saskibaloiaren jokalari garaienetariko bat

Leire Benito jokalari garrantzitsu bilakatzeko lanean dabil azken urteotan. Ez da erraza  edozein jokalarirentzat eta are gutxiago handienentzat. Zentimetro  asko dituzten pibot jokalarien progresioa motelagoa izan ohi da, eta hori da hain zuzen Leire Benitori gertatzen zaiona. Orain dela gutxi LF2an debutatzeko aukera izan zuen, amets bat betez, baina pibot bilbotarrak maila horretan geratzeko borrokatzen jarraitu nahi du.

LEIRE-BENITO-JUGANDO Abenduaren 3an Leire Benito del Valle Valladolidera joan zen GDKO Ibaizabal taldearekin LF2 mailan debuta egiteko asmoz. Deialdian sartu izanarekin oso pozik zegoen baina ez zekien jokatzeko aukerarik izango zuen ala ez. Azkenean jokatu egin zuen, 7 puntu eta 4 errebote sartuz. Partidu hori 42-60 irabazi zuten “Oso pozik nago debuta egin izanagatik, ez nuen espero aurten LF2 mailan jokatzea, izan ere oso maila altua dago” esan zuen pibot bizkaitarrak. Baina Estitxu Ibarretxeren taldeak denboraldi hasieratik Leirerengan duen interesa jakina da, aurre-denboraldia lehen taldearekin egin zuelarik “progresioan dagoen jokalaria da, ongi lan egiten dabil eta gauza asko ikasten dabil”. “Urte honetan saskia aurrean dudala jokatzen irakatsi nahi didate, izan ere ni saskia atzez dudala jokatzen ohitua nago”.

 

Zoritxarrez, debuta egin eta gutxira Leire lesionatu egin zen. Zuntz haustura baten ondorioz kantxetatik kanpo izango da epe batez jokalari Bilbotarra. Lesioekin borrokan aritu izan da beti Leire. Beheko mailetan izan beharreko jarritasuna izatea eragotzi izan diote, batez ere Haur eta Kadete mailetako Espainiako Selekzioen orbitan izan zenean.

Leire Benito Bizkaia cadete

Orain Ibaizabal taldeko Nazionaleko lehen mailako taldearekin dauka lizentzia eta helburua “ikasten jarraitzea eta LF2an aukera gehiago izateko lan egitea da”, baina jakitun izan behar naiz lan asko daukadala aurretik estatu mailako  zilarrezko mailako ohiko jokalaria izateko.

CB Getxon hazi zen, Loiola Indautxu eta Oribeltzan aritu izan da eta orain Ibaizabalen dago, non jokalari moduan hazten jarraitzea duen helburu.

LEIRE-BENITO-LOIOLA-LUISJA

(ARGAZKIA: Luis Javier Benito)