MENU
cartel-torneo-oribeltza

IX.Portugaleteko Uri Urena-Gabonetako Torneoa

Gabon garaian oso garrantzitsua den txapelketa dugu Portugaleten. Aurten bederatzigarren edizioa izango da. Zortzi talde guztira, 4 Gizonezkoetan eta 4 Emakumezkoetan, LF2 eta EBA mailetako taldeekin. Txapelketa honek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza du

“Roberto Gutierrezen Oroimenean”. Hau da Portugaleteko IX Uri Urena Gabonetako Torneoaren helburua, lehen mailako lau partiduetan Portugaleteko Saskibaloiaren pertsona garrantzitsu bati omentzea.

Urtarrilaren 3an neskak dira protagonista. 16:00etan Piunturas Esteco Portugalete OSK-Getxo, talde biak Emakumezkoen Erregional mailakoa eta 18:00etan  partida nagusia: Ibaizabal GDKO-Campus Promete. Talde biak LF” mailakoak dira eta Errioxarrak torneo hau jokatu ohi dute.

Osteguna, Urtarrilak 5 mutilen txanda izango da. 16:00etan Lehen maila Bereziko Erregional mailako bi talde: Metropoli 2000 Portugaleta OSk-Getxo eta partidu nagusia 18:00etan, EBAko bi talderekin: Santurtzi eta Easo.

Partidu hauetarako sarrera dohainik izango da.