MENU
BB-REAL-MADRID2

Real Madrilek jardunaldi biribila eragotzi du

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Estatu mailako lehiaketetan dauden gure taldeek ez zuten zubirik izan eta oso partidu gogorrak izan zituzten, lan askorekin. Orokorrean oso emaitza onak izan dituzte, Lointek Gernikak eta Ametx Zornotzak oso garaipen garrantzitsuak lortu zituzten, baita Santurtzi eta Bilbao BSr taldeek ere. GDKO Ibaizabalek saskiarekin burruka izan zuen eta galdu egin zuen Celtaren aurka. Gainera RETAbet Bilbao Basketek Real Madrid estu hartu zuen baina azken laurdenean ezin izan zuten zurien nagusitasunarekin.

RETABET BILBAO BASKET 77 – REAL MADRID 85

RETAbet Bilbao Basketek estu hartu zuen Euroligako talde indartsuenetarikoa den Real Madrid, izan ere azken laurdenera arte oso estu egon zen markagailua. Madrildarrek nagusi ziren, hasieran 3-11, baina beltzezko gizonek partiduan sartuta jarraitu zuten. Azken laurdena 62-65koarekin abiatu zen. Baina zuriek 0-12ko partziala lortu zuten eta partidua eraman zuten.

BB-REAL-MADRID

MANN FILTER ZARAGOZA 55 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62

Bederatzigarren garaipena eskuratu du Lointek Gernika Bizkaiak eta lehen itzulia bukatzeko jardunaldi bakarra falta denean hirugarren postuan daude. Gernikarrak lehen laurdeneko zati bat kenduta nagusi izan ziren partidu osoan, nahiz eta markagailuan hirugarren laurdeneko azken minutuetara arte ez erakutsi. Pinak taldea lepoan artu zuen , Pirsicek bere partidu onena jokatu zuen eta Izaskun GArciak beharrezko txispa hori eman zion taldeari, azken laurdenean partidua erabakita utziz.

AMETX ZORNOTZA  75 – COVIRÁN GRANADA 72

Zornotzarrek Granadari irabazi zioten. Talde Andaluziarrak ACB kutxua du. Mikel Garitaonandiaren kirolariak ondo sartu ziren partiduan, eta aurkariaren erasoak aguantatu zituzten. Partidu handia jokatu zuen Joseba Estalayok eta Juan Torresen hirukoak oso garrantzitsuak izan ziren. Skuen Norvegiarrak 15 puntu sartu zituen bere estreinako partiduan.

GDKO IBAIZABAL 42 – CELTA ZORKA 49

Celtak GDKOren bolada onarekin bukatu du Urretan. Bizkaitarrak saskiratzeekin asmatu ezinik ibili ziren, batez ere hirukoen lerrotik eta garesti ordaindu zuten. Oso markagailu baxua izan zen eta azken laurdena 30-30ekoaren abiarazi zen. Aponte ez zen fin ibili eta Peñaren berreskurapenak ez ziren nahikoa izan. Azken minutu eta erdia 39-40koarekin hasi zen eta Aleze-Dinma hegaleko nigeriarrak 6 puntu sartu zituen, tartean hiruko bat, eta Bizkaitarren aukerekin amaitu zuen.

MONDRAGON 56 – CB SANTURTZI SK 78

Santurtzik goialdekoen erritmoa jarraitzen du, Ezkerraldekoek oso zelai zailean irabazi zuten, eta alde handiarekin. Saski inguruan dominatu zuten eta perimetroa bonbardatu zuten (10/23 hirukoetan). Lau gizon egon ziren 12 puntu baino gehiago lortu zituztenak (Iglesias 17, Sainz de la Maza 12, Imanol Orue-Mazaga 13 eta Aranzabal 12) Santurtzi talde gehiegi izan zen Gipuzkoarrentzat.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 77 – ACE GRAN CANARIA 61

Bidaideak Bilbao BSR hirugarren dago denbora osoan kontrolpean izan zuen partidua irabazi eta gero. Atsedenaldia eta gero Kanariarrek partiduan sartzen saiatu ziren (35.min 63-54) baina orduan Joshua Turekek bere kalitatea erakutsi zuen eta Gran Canariak ezin izan zuen ezer egin.