MENU
  • BIZK-GPZK-JM013
  • BIZK-GPZK-JM011
  • BIZK-GPZK-JM010
  • BIZK-GPZK-JM9
  • BIZK-GPZK-JM7
  • BIZK-GPZK-JM6
  • BIZK-GPZK-JM4
  • BIZK-GPZK-JM3
  • BIZK-GPZK-JM2
  • BIZK-GPZK-JM
  • BIZKAIA-JUNIOR-MASC-CAMPEON

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaitarrek markagailuari buelta eman diote Euskadiko Txapeldun bilakatuz (74-68)

Garaipen bikoitza eskuratu du Bizkaiak , El Barracón Kiroldegian ospatzen ari den Euskadiko Junior Mailako Txapelketan. Mutilek garaipen berri bat eskuratu zuten, lautik lau, Gipuzkoari irabaziz, partiduko momentu askotan atzetik joanez, 16 puntu atzetik (42-58). Azken unean eginiko lan onari esker eta Mojak eginiko lan desorekatuari esker Bizkaiak 74-68 irabazi zuen.

Bizkaia oso ondo sartu zen bigarren jardunaldiko partiduan. Peredak urruneko jaurtiketetan asmatzen jarraitzen zuen, Mendibek jokoa banatzen zuen eta 3. Minutura iritsi orduko 9-2koak argi utzi zituen talde bien arteko desberdintasunak. Gipuzkoak ordea, alde batera utzi zituen bere urduritasunak eta 9-9koa ezarri zuen. Defentsan lana hobetu beharra zegoen eta erasoan eginiko galerak ekiditu. Lehen laurdeneko bukaeran 16-15.

Bizkaiak defentsan arazoekin jarraitzen zuen. Arazo horiek konpondu zituzten baina erasoan ez zebiltzan oso fin. Javi Gonzalez de Langaricaren hutsunea asko nabari zen, Peredari ez zitzaion baloirik ailegatzen. Baina ala eta guztiz ere Bizkaiak aurretik jarraitzen zuen markagailuan, atsedenaldian 33-29.

Bizkaia oso hotz sartu zen atsedenaldia eta gero, beste partidu soil bat zirudien. Gipuzkoak gogor estutu zituen Bizkaitarrak, 1 eta 7ko partziala lortuz. Ballesterosek hutsartea eskatu zuen 22. Minutuan (34-36).  Baina Gipuzkoarren 1-13ko partziala lortu zuten. Zerbait aldatu beharra zegoen eta horren jakitun zen entrenatzaile Bizkaitarra. Beste hutsarte bat eskatu zuen eta intentsitatea areagotzeko eskatu zien. Mendibe durangarra izan zen denetatik aktiboena baina bakarrik aurkitzen zen. Elorriagarekin batera markagailua 10 puntuko aldera jaistea lortu zuen 48-48.

14-0 EKO PARTZIALARI ESKER PARTIDUARI BUELTA EMAN ZIOTEN.

Bizkaitarrek lanean jarraitu zuten, beraiengan sinesten zuten. Elorriaga, Pereda eta Marcosek hirukote bikaina osotu zuten eta 7 minuturen faltan partiduan sartzea lortu zuten 54-60. Bizkaitarrek une batzuetan baino ez zuten beraien nagusitasuna erakusten eta hori Gipuzkoarren mesedetarako zen. Ballesterosen Selekzioak hiru jokaldi on burutu zituen jarraian Aranzabal,Peredaren hiruko eta jaurtiketa librearekin 60-65koa lortuz. Baina Aizpitarteren hirukoa, Muja eta Mendibek erantzun egin zuten 65-68koa jarriz. Partida eta titulua jokoan zeuden. Mojak hirukoa sartu zuen 68nako berdinketa ezarriz bi minuturen faltan eta Bizkaitarrak gora etorri ziren. Bizkaiak 12-3ko partziala ezarri zuen eta azken 69 segundoak 72-68ko aldearekin jokatu zuten. Gipuzkoarren hirukoak ez ziren sartu, defentsa gainean zegoen, Mojak baloi berreskuratu eta saskira zuzenean joatea lortzen zuelarik, baina bakarrik falta eginez geldi zezaketen. Jaurtiketa libreetatik ez zuen ezer lortu baina bai tapoi bat. Azkenean Bizkaia Txapeldun!

ESTATISTIKA