EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Oihane Ciruelos: “joko erritmo altu bat ezartzen saiatuko gara” | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
bizkaia, infantil, selecciones, cantabria

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Oihane Ciruelos: “joko erritmo altu bat ezartzen saiatuko gara”

Neskekin hasiko da Euskadiko Junior Mailako Txapelketa ostegun honetan. Dena prest dago Ortuellan Abenduaren 8,10 eta 11an ospatuko den txapelketarako. Oihane Ciruelosek bere taldearen aukeren berri hitz egin digu.

Nola definituko zenituzke selekzio honen ezaugarriak?

12 jokalariz osaturiko selekzioa dugu eta guztiek pistaren alde bietan asko eman dezakete. Jokoan erritmo handia ezartzea oso gustuko dute eta hori erakusten saiatuko gara, dena emango dugu.

Nor edo nortzuk izango dira taldearen erreferente nagusiak eta zergatik?

Selekzioan ez daukagu erreferente nagusi bat, baina aipatzekoak dira Ane Olaeta eta Esti Herrera. Jokalari hauek gainontzekoak baino urte bete zaharragoak dira eta esperientzia gehiago dute. Baina uste dut eta espero dut txapelketa honetan edonor izan daitekeela taldeko erreferentea.

Titulua lortzeko gakoa non egon daiteke?

Beste bi selekzioen jokalari garrantzitsuenak kontrolpean izaten saiatuko gara. Horretarako defentsan sendo egon beharko dugu. Erasoan oreka mantendu behar dugu eta aurrean ditugun aukera guztiez baliatu behar gara.