MENU
CTO-JUN-MASC-BALLESTEROS-ARABA

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Carlos Ballesteros: “Taldeak maila ona du”

Ostegun honetan, Abenduak 8, Euskadiko Junior Txapelketa hasiko da Ortuellako Barracón Kiroldegian. Txapelketa hasteko ordu gutxi falta diren honetan, Carlos Balleseteros gizonezkoen hautatzailearekin hitz egin dugu.

Nola azalduko zenituzke selekzio honen ezaugarriak?

Kalitatea duen taldea da. Nahiz eta altura asko ez izan oso azkarrak gara eta defentsan intentsitate handiz jokatzen dugu. Txapelketan izango dugun intentsitate defentsiboa oso erabakigarria izango da. Joko azkarra erakutsi beharko dugu, abiadura handiko trantsizioak eginez. Saskiratzeetan asmatzeak ere garrantzia berezia izango du. Jaurtitzaile onak ditugu, eta taldeak orokorrean maila ona duela sute dut.

Nor edo nortzuk dira talde honetako erreferente nagusiak eta zergatik?

Taldea da garrantzitsuena. Denok gure eginbeharrekoa era egokian egiten badugu, ziur naiz txapelketa irabazteko lehian egongo garela. Defentsan solidarioak izan behar gara, baina baliteke Javi Gonzalez Langarica eta Markel Mendiberen lan onari esker, gainontzeko taldekideei ere motibazio gehiago ematea. Baina berriz diot, gure indarra taldean dago, nahiz eta jokalari batzuek azken orduko arazo fisiko txikiak izan.

 

Titulua eskuratzeko giltza non egongo dela uste duzu?

Arabaren aurkako lehen partiduan urduritasuna albo batera uztea garrantzitsua izango da. Estreinako partidua oso zaila izaten da eta etxean jokatzeak urduritasuna areagotu dezake. Baina taldearengan konfiantza izugarria dut eta uste dut ondo erantzungo dugula. Baloi galeren kontrola eta aurkariari defentsan deseroso sentiaraztea oso garrantzitsua izango da. Baloia sartzea ere oso garrantzitsua izango da.

Jokalariengan konfiantza handia dut eta ziur naiz oso kontzentratuta irtengo direla, izan ere badakigu ezin dugula hutsik egin.