MENU
  • BIZK-GPZK-JF010
  • BIZK-GPZK-JF9
  • BIZK-GPZK-JF8
  • BIZK-GPZK-JF7
  • BIZK-GPZK-JF6
  • BIZK-GPZK-JF5
  • BIZK-GPZK-JF4
  • BIZK-GPZK-JF3
  • BIZK-GPZK-JF2
  • BIZK-GPZK-JF1

EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaiak Gipuzkoaren aurka sufritzen jakin izan zuen txapeldun bilakatzeko (58-52)

Emakumezkoen Bizkaiko Junior Selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, bigarren jardunaldien Gipuzkoari 58-52 irabazi eta gero. Bizkaitarrek  Arabari lehen jardunaldia irabazi zioten eta beraien esku zegoen lehen postua eskuratzea.   Gipuzkoarrak ez zieten erraz jarri Bizkaitarrei eta markagailuan aldea sartzeko ahalegin guztiei erantzun zien. Iruzkieta eta Leguinaren jokoak eta Herreraren asmatzeak erabakigarriak izan ziren Bizkaitarrentzat.

Bizkaia gauzak argi zituela irten zen kantxara. Irabazteak titulua lortzea suposatzen zuen eta ez zeuden prest aukera hau galtzen uzteko. Partidura oso kontzentratuta sartu ziren. Jokoan oreka egon zen. Herrerak kanpoko jaurtiketekin asmatu zuen eta Leguina eta Iruzkietak barruko baloiekin min egin zuten, kontraerasoak aprobetxatuz. Lehen lau minutuetan 7-0 eta Gipuzkoarrek hutsartea eskatu zuten. Minutuak pasa ahala Gizpukoarrak hobetzen joan ziren eta tituluaren lehian sartzea lortu zuten. Olaeta zelairatu zen eta asko igarri zen. Gogaeskoetxearen hirukoa sartu egin zen eta lehen laurdeneko bukaeran 21-12.

Hasieratik talde biek asko sortzen zuten baina Gizpuzkoarrek maizago asmatzen zuten. Bizkaia aurretik zegoen baina 25-19tik 25-24ra pasatu zen, izan ere Oihane Cirueloren neskek 6 minututan,jokoan  saskiratze bakarra sartzeko gai izan ziren, Elorriagak sarturikoa. Atsedenaldian 29-25.

IHES EGITE SAIAKERA BIZKAIAK BAINA EZIN

Iruzkietak lehendabizi eta Leguinak jarrian egindako 2+1eko ekintzek, azken hau 4 puntukoa, markagailua 39-29 jarri zuten 23.minuturako. Bizkaitarren piboten lana asko nabari zen. Baina Bizkaitarren egindako kiroltasungabeko baten ondorioz partidua guztiz aldatu zen. Gipuzkoak urruneko jaurtiketekin asmatu zuen, baloiak berreskuratu zituen eta 0-9ko partziala ezarri zuen (39-38, 26.min). Gipuzkoarrak gora zetozen eta gorritxoek baloiak galtzen zituzten. Eider Elorriagak sarturiko hirukoa oso garrantzitsua izan zen Gipuzkoarrek partidari buelta ez emateko. Gipuzkoarren saskiratze erritmoa gelditzea lortu zen eta azken laurdena 42-38koarekin abiarazi zuten.

Gipuzkoak beldur gehiago sartu zuen oraindik, izan ere Segurak sarturiko hirukoak 42-41ekoa jarri zuen. Teknikoek bere aginduak eman zituzten markagailuko joera aldatzea bilatuz. Iruzkieta zelairatuta asko aldatu zen gauza eta 35.minutuan Herrerak sarturiko hiruko bati esker 49-43.  Gipuzkoak kanpoko jaurtiketa bilatzen zuen baina ez zituen saskiratze asko lortu eta beste zerbait behar zuen. Oskar Sotomayorren neskek Bizkaitarren hutsegiteak bilatzen zituzten. Leguina eta Herrera jokoan zeuden baina Gipuzkoak bi aldiz saskiratu zuen eta jarrian Larrañagan hirukoa lortu zuen, 77 segundoren faltan 55-52koa ezarriz. Herreraren hirukoa  eta Olabarriak Gipuzkoarentzat sarturikoa dena prest utzi zuen. Pazientzia eta burua erabiliz Bizkaitarrek partidua eta Txapelketa irabazi zuten.