BSF eta AVEBren 75. Urteurreneko Gabonetako Clinic-a | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
clinic-navidad-75aniv

BSF eta AVEBren 75. Urteurreneko Gabonetako Clinic-a

Abenduaren 26an, astelehena,BSF eta AVEBren 75. Urteurreneko Gabonetako Clinic-a ospatuko da Miribillako Kirol Etxean, Bizkaiko Saskibaloiak, AVEB eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolaturik.Izen ematea dohainik izango da eta egunerokotasuneko gaiak jorratuko dira, besteak beste entrenatzaileen legislazioa,ariketen optimizazioa eta joko egituren aplikazioa.

Zure beharrizanetara egokitutako ariketak sortu nahi dituzu eta hauek daukazun denbora eta errekurtsoetara egokitu? Zure jokalariek denbora guztiz aprobetxatzea nahi duzu? Zure ordu eta laurdena errentagarria izatea nahi duzu? Zure jokalariek arinago ikastea nahi duzu? Horretarako Mario Madejon izango dugu bere ordu eta erdiko hitzaldiarekin. Zure ariketen diseinua guztiaz aldatuko da.

Gaur egungo egoera eta 2000.urtetik geroztik atera ditugun Federazio Tituluekin zer gertatuko den jakin nahi duzu? Hemendik aurrera zein titulazio igorriko diren jakin nahi duzu? Horretarako Miguel Martin ekarri dugu, Espainiako Saskibaloi Federazioko Entrenatzaileen Eskolaren Ikasketa Burua eta Kirol Titulazioetan Espainiako Kontseilu Nagusiak duen adituetako bat.

Gai hauek guztiz dohainik eskaintzen ditu AVEB eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak.

Hitzordua datorren Abenduaren 26an izango da Miribillako Kirol Etxeko Areto Nagusian (Martin bArua Picaza 27-Bilbao)

PROGRAMA

18:30h. Mario Madejón
Ariketen optimizazioa eta joko egituretan aplikatzea

Edukia:
Ariketen eraikuntzen agindu metodologiko bat garatzea eta hauen garapena eta eratzea ditugun errekurtsoak eta denborak erabiliz, mugimendu xume eta joko sistemetan aplikatuz.

20:00h Miguel Martín
2.0 Saskibaloi entrenamendua
Edukia:
Maila ezberdinetako jokalariak entrenatzea taldean.

Ikasketa tinkoa eta azkarragoa.

Integrazioa eta jokoaren hobekuntza.
Ariketa garaikideen eraikuntza.

21:00h Miguel Martin
Entrenatzailearen oraina eta etorkizuna
Edukia:
Entrenatzaileen gaur egungo legeria
Saskibaloia eta titulazioak.
Kirolaren arauak
IZEN EMATEA DOHAINIK
Bidali email bat Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartearen aveb@aveb helbidera hurrengo datuekin, horrela tokia gordetzeko.

Ekintza honetara joateak, entrenatzaile kurtsoko 3 orduren baliokidea izango da.

Antolatzaileak
Euskadiko Entrenatzaileen Elkartea | Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Euskadiko Saskibaloi Federazioa

Laguntzaileak:
Bizkaiabasket Fundazioa| Bizkaiko Foru Aldundia