MENU
JC-600

Juan Carlos García Gonzalezek 600 partidu bete ditu Endesa Ligan

(ARGAZKIA: ACB Photo/V. Salgado)

2016 BIKAINA IZAN DA ARBITRO BIZKAITARRARENTZAT. Rio De Janeireko Joko Olinpikoetan izan da, final olinpikoan arbitratu duelarik eta urtea bukatzeko zorian zegoenean, ACBko bere 600. Partidua arbitratu du Basaurikoak. 600. Partidu hau FC Barcelona eta Valencia Basketen arteko partidua izan zen. Zorionak JC! Jarraian berak esandakoak eta ACB.com helbideak argitaratutako erreportajea.

Hazten jarraitzen dugu eta motibazio berberarekin” Juan Carlos Gonzalezek ilusio handiarekin jarraitzen du Endesa Ligako epaile bezala. 18 urte eta gero bere 600. Partidua zuzenduko du, hain zuzen ere FC Barcelona Lassa eta Valencia Basketen artekoa.

Bere aurreko efemeridetik (500 partidu) bi urte exkax pasa direnean, oso arin pasa zaio denbora: “ eguneroko dinamikan zaudenean dena oso azkar pasatzen zaizu, batez ere zure lanarekin eta ingurukoekin gozatzen bazabiltza, ilusio handiarekin. Ez dut 18 nire lehendabiziko arbitrajetik 18 urte pasa direnaren sentsazioa. Dena oso azkar doa eta hori oso ona da”.

Gainera, partidu baten aurretik ohitura batzuk mantentzen ditu, bere sentsazioak kontrolatzeko: “ Nire pultserak eramaten ditut, poltsarekin berdin jarraitzen dut, nire ezkon eraztunari muxu ematen diot nire familia gogorarazteko…”

Baina badaude aldatu diren gauza batzuk Garcia Gonzalezentzat: “ Orain heldutasun gehiago dut gauzei aurre egiteko. Ligaren beste perspektiba bat dut, nola eboluzionatzen duen (jokalarien gaitasuna lehiaketa, pabilioiak,…) eta zein zen nire papera guzti honetan. Sartzen zarenean “rookie” bat zara, baina urteak pasa ahala esperientzia handia hartu dut.

Heldutasun hori jokalariekin erlazionatzean ere igartzen da, bereziki denboraldi gehien dabiltzanenik: “ Beraiek ere ezagutzen zaituzte, partiduak pasa behar dituzu eta kantxan nolakoa zaren jakin. 18 urte eta gero, Finaletan eta Kopan nago eta jendeak kontuan hartzen du hori. Ez da inoiz errespetu faltarik izan, baina orain, gehiago ezagutzean tratua naturalagoa eta hurbilagoa da”.

Elitean izandako ibilbideak bere momentu gorena izan zuen abuztuan. Juan Carlos Garcia Gonzalezek bere ametsetako bat bizi izan zuen: final olinpiko bat arbitratzea: “ Ezin dut gehiago eskatu. Rioko finala, 600 partiduak… urte borobila izaten ari da” aitortu du bilbotarrak. “ Torneoa oso ondo joan zen. Oso berezia. Emozio askoko momentua. Burutik gauza asko pasatzen zaizkizu. Zure aldamenean dagoen dena. Epaileek ez gara egoten atletekin batera, baina egunerokoarekin gozatu nuen hiri olinpikoan. Eskubaloia eta tenisa ikusteko aukera izan nuen, Joko Olinpikoak barrutik ikusi ahal izan nituen. Kirolari bezala oso zoriontsua izan nintzen” dio arbitroak.

Arbitro bezala duen alde publikoaz haratago, Juan Carlos Garcia Gonzalez, Diabetes Cero Vizcaya Elkartearen alde ahalegin guztia eman du azken egunetan, Bilboko La Salve zubian ekintza adierazgarri bat abiarazi zuelarik: “ Nire ala Aroak disfuntzio hau du eta laguntzea erabaki nuen. La Salveko ekintza, Everesteko altuera lortu arte eskailerak igotzea izan zen, horrekin batera jendeak gure lana ezagutu dezan. Ia 1000 pertsona batu ziren, diabeteseko ikerketarako dirua batzeko asmoz. Laister ekintza gehiago egingo ditugu”.

Azkenik, eta 2017a hastear dela, Garcia Gonzalezek  “saskibaloiaz gozatzea eta ligarekin batera gu ere hazten jarraitzea” eskatzen dio urte berriari.