MENU
JUNTA-EVALUACION

20 teknikok Ortuellan ospatutako I Graduko kurtsoa gainditu dute

2016. urtea bukatzear da eta opari berri batekin egingo da. 20 tekniko berri izango ditugu Bizkaian, Ortuellan egindako I Graduko Kurtsoa eta gero. Emaitzak estekaren bitartez kontsultatzeko aukera duzue, NANa sartuz.

Saskibaloi jardunaldiak, praktikak eta azterketak izan dira eta Ebaluazio Batzordea batu eta gero emaitzak. Guztira 29 entrenatzaile aurkeztu ziren I Graduko entrenatzaile ikastarora eta hauetatik 20k azterketak gainditu dituzte.2 edo 3 ikasgai gainditu ez dituztenek hurrengo kurtsoan soilik ikasgai horietan matrikulatzeko aukera izango dute. 4 edo ikasgai gehiago gainditu ez dutenek kurtso osoa egin beharko dute berriz.

Ikusi emaitzak