“10 bat” bizkaitarrentzat estatuko lehiaketetan | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • GDKO-LIMA-NO-VIOLENCIA
  • GDKO-LIMA-RAMSCO
  • GDKO-LIMA-APONTE
  • GDKO-LIMA-REB
  • GDKO-LIMA-PATRICIA
  • GDKO-LIMA-PIVOTS
  • GDKO-LIMA-DALMAU
  • ZST-ISB-ALEGRIA
  • ZST-ISB-RASSMUSEN
  • ZST-ISB-DE-LA-RUA
  • ZST-ISB-GANTT
  • ZST-ISB-VUJ
  • ZST-ISB-ORELLANO

“10 bat” bizkaitarrentzat estatuko lehiaketetan

Asteburu biribila gure taldeentzako estatuko lehiaketetan. Retabetek gehiegi sufritu gabe irabazi zion Joventuteri, Lointekek Koparako sailkapen zuzena lortu du matematikoki, Ametx Zornotzak liderrari irabazi dio Larrean, GDKO Limari irabazi zion eta Santurtzik Ulacia Gruporen aurkako partida erraz irabazi zion, partidu osoa kontrolatuz. Bidaideakek Modebari irabazi zion.

RETABET BILBAO BASKET 83 – JOVENTUT 70

“Beltzezko Gizonen” bolada onak jarraitzen du, nahiz eta ez den erraza izan berde-beltzei partidua irabaztea. Carles Duranen taldea aurretik joan zen une guztian, baina Kataluniarrek ez zuten amore ematen. Bigarren laurdeneko 31-21, 31-30 murriztu zen, Bilbao Basketek urruneko jaurtiketetan ez baitzuen asmatzen. Nikolic-Hervelle pibot ireki lanak eginez abantaila lortu zuten berriz ete, 47-35 atsedenaldian. Atsedenaldia et gero Ratabeti asko kostatu zitzaion partidua erabakita uztea, ez zuten sufritzen baina ez zuten gozatze. Azkenean Tabúk eta Borgek hiruko bana sartu zuten, taldeari lasaitasuna eta zaletuei poztasuna emanez.

CADÍ LA SEU 53 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 54

Emozio asko izan zuen partiduak, eta Gernikarrek zorte asko izan zuten. Lointeken garaipenak Gernikarren sailkapen historikoa suposatzen du, Erreginaren Kopako sailkapena suposatu duelarik. Gainera Liga Erregularreko lehen itzuliko hiru jardunaldiren faltan egin du. Gernikarrak galtzen hasi ziren eta Maria Asurmendiren jaurtiketa libre batek garaipena eman zioten bizkaitarrei.

AMETX ZORNOTZA  60 – SAMMIC 57

Zornotzarrek liderrari irabazi zioten. Zornotzarrak Larreara itzuli ziren, parquet berria estreinatuz. Zaletuak gogotsu zeuden bere taldearekin disfrutatzeko. Horregatik guztiagatik eta Zornotzarrek oso jarrera oldarkorra erakutsi eta gero, partidu diferente bat aurreikusten zen, eta horrela izan zen.

Mikel Garitaoinaindiak jokalari guztiak zituen partidua aurrera eramateko. Jokalari guztiak aurkarien anotazio puntuak gelditzen saiatu ziren eta 3. Minutuko 7-2ak hori erakusten zuen. Ez ziren erraztasunak ematen, liderrak saskiaren bidea lortzeko zailtasunak zituen. Zornotzarrek ez zuten erasoan asmatzen (9-12,10.min). Ander Garciak  hirukoekin asmatu zuen eta Dezelskirekin batera 18-30ekoa ezarri zuten atsedenalditik gertu.

Etxeko taldeak hutsartea eskatu zuen eta Iriarteren lan onari esker atsedenaldira 28-34 joan ziren.

Atsedenalditik bueltan oreka aurkitu zuten jokoan eta 8-0eko partzial bati esker partidua berdindu zuten 41-41. Azken zatuan, hirukoei esker eta Vicetikek eginiko lan onari esker Zornotzarrak +13 zeuden. Partidua eskuan zuten 6 minuturen faltan baina ezin errematatu. Defentsan la nona egin zuten eta horri esker garaipena etxean geratzea lortu zuten, nahiz eta jokoan  saskiratze gehiago lortzeko gai ez izan, soilik Vucetiken bi jaurtiketa libre.

GDKO IBAIZABAL 60 – LIMA HORTA 48

Garipen garrantzitsua lortu zuen GDKO Ibaizalek Lima Horta aurkari zuzenaren aurka, izan ere Igoera Fasea jokatzeko eskubidea ematen duten lehen lau postuen borrokan daude. Saskirako bidea aurkitzeko zailtasunak zuten. $. Minutuan 4-2 baino ez. Ibaizabalek azken pasean arazoak zituen baina Estitxu Ibarretxerenak atzean sendo aritu zirenez eta erreboteetan nagusitasun handia erakusti zutenez, markagailuan aurretik jarraitu zuten 13-9 810.min). Abantaila desagertu egin zen, Bizkaitarren baloi errazak galdu baizituzten. Atsedenaldian 27-29 Kataluniarrak aurretik.

Atsedenalditik bueltan dinamika berdinak jarraitu zuen, Lima Hortak partiduaren erritmoa jartzen jarraitzen zuelarik. Peña gabe eta Aponte oraindik punteriarik gabe, kanpoko taldeak aurretik jarraitzen zuen 38-42.  Etxeko taldeak garaiz erreakzionatu zuen, errebotean eta kanpoko jaurtiketetan asmatuz. Azkenean +12ko aldearekin irabazi zuten.

ULACIA GRUPO 49 – CB SANTURTZI SK 66

Ezkerraldeko taldea partiduaren bila atera zen baina etxeko taldeak bigarren laurdenean bere jokoa erakutsi zuen. Santurtziarrak ez zeuden prest aukera hau pasatzen uzteko eta hirukoetan bikain aritu ziren (12/32) eta zarauztarrek ezin izaqn zieten aurre egin. Azken laurdena 33-48koarekin hasi zuten eta santurtziarrek arazorik gabe irabazi zuten.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 73 – MIDEBA EXTREMADURA 56

Atsedeneko jardunaldia eta gero Bidaideakek erraz irabazi zion Txurdinagan Mideba Extremadurari. Atsedenaldirako partidua erabita zegoen 40-19. Txurdinagakoak nagusi izan ziren partiduaren alde guztietan ta denentzako minutuak izan ziren. Partidu hasieran Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea den German Mongek BSR taldeko maila gorenean jokatutako eta bizkaian fitxa izandako jokalari guztiei merezitako errekonozimendua egin zien, domina eta homenaldi bat eskeiniz guztiei. Jose Antonio Lopez arbitroak ere merezitako homenaldia jaso zuen arrazoi berdinagatik.