MENU
  • MINICOPA-BB-MURCIA-2
  • MINICOPA-BB-MURCIA-LUKA
  • MINICOPA-BB-MURCIA-RAUL
  • MINICOPA-BB-MURCIA-CORTA
  • MINICOPA-BB-MURCIA-2
  • MINICOPA-BB-MURCIA-CRIS

MINIKOPA: Dominion Bilbao Basketek UCAMen aurka jokatuko du finalerako pasea

(ARGAZKIA: ACB Photo)

Asteartean 13:00etan  Endesa Minikopako Fase Finalera sailkatzeko kanporaketa erabakigarria jokatuko du Dominion Bilbao Basketek Gasteizen, ACBko Errege Koparekin bat etorriz. Talde Bilbotarreko kide guztiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio eta Talentua atzemateko programaren kide dira eta UCAM taldearen aurka jokatuko dute. Haur mailako bizkaitarrak Andorra, Juventut, Estudiantes eta Real Bestisen taldean zeuden. Bi garaipen eta bi porrot eskuratu dituzte. UCAM B multzoko bigarrena izan da, Barcaren atzetik. Hain zuzen ere talde Bartzelonarraren aurka baino ez dute galdu Murtziarrek, Zaragoza, Gran Canaria eta Obradoirori irabaziz.

ACB.com atariak gure taldeari buruz egindako kronikak berreskuratuko ditugu.

MORABANC ANDORRA – DOMINION BILBAO BASKET (56-109)

0-13ko partzial bati esker talde bilbotarrak markagailua irauli zuen, partidan aurre hartuz partidaren bukaera arte. MoraBanc Andorrak ordea ez zuen etsitzeko asmorik baina Bilbotarren defentsa paregabeari esker ez zuten partida irabazteko aukerarik izan. Oriol Betrian, 16 puntu eta 11 erreboterekin Andorrako taldearen burua izan zen. Dominion Bilbao Basket taldean sei jokalarik 10 puntu edo gehiago lortu zituzten, Javi Rodriguez izan zelarik puntu gehien sartu zituena (15 puntu).

ESTATISKAK 

DIVINA SEGUROS JOVENTUT – DOMINION BILBAO BASKET (90-63)

Nahiz eta talde berde-beltzak partidaren kontrola erakutsi denbora osoan, diferentzia ez zen oso handia eta tentuz jokatu beharra zuten, izan ere talde euskaldunak intentsitate handia erakusten zuen. Baina Divina Seguros Joventut taldeko barneko jokalarien kalitate handiari esker markagailuko aldea handituz joan zen. Guillem Vazquez izan zen partidako protagonista nagusia, 18 puntu, 14 errebote eta 32ko balorazioarekin.

ESTATISTIKAK

MOVISTAR ESTUDIANTES – DOMINION BILBAO BASKET (62-73)

“Beltzezko Gizonek” partida kontrolatu zuten eta Movistar Estudiantesek markagailua irauli zuenean ez zuten urduritasunik erakutsi eta partida irabaztea lortu zuten.Talde Madrildarreko  Adrian Garcia-Fraile“izan zen puntu gehien sartu zituen jokalaria (20 puntu). Mikel Villanueva, 13 puntu eta 10 erreboterekin, Dominion Bilbao Basketeko jokalari nabarmenena izan zen. Bilbotarrek multzoko sailkapen buru izateko lehian jarraitzen dute.

ESTATISTIKAK

REAL BETIS ENERGÍA PLUS – DOMINION BILBAO BASKET (79-53)

Sevillako taldeak Endesa Minikopa jokatuko du, bere multzoko lidertza eskuratu ondoren, izan ere ez dute porrotik jaso. Betis taldeak ez zien inolako aukerarik eman Bilbotarrei. Alvaro Herreraren kalitatea nabarmentzekoa izan zen, defentsan intentsitate asko eta erasoan fidagarri arituz. Partidan 19 puntu, 7 errebote, 7 asistentzia eta 25eko balorazioa eskuratu zituen, partidako gizonik onena izanik.

ESTATISTIKAK